Karmengo Amak kalera atera du Inauteria
Kolorez, dantzaz eta doinuz bete dituzte Karmengo Ama ikastetxeko haur eta gazteek Trintxerpeko kaleak gaur goizean.
Trintxerpeko inauteria girotu dute Karmengo Amako ikasleek. Suhiltzaile, sukaldari, margolari, arrantzale, albaitari, mediku, urpekari… askotariko ogibidez mozorrotuta irten dira kalera gaur Karmengo ama ikastetxeko ikasleak, eta inauteria kalera eraman. Izan ere, lanbideak hartu dituzte gaitzak Trintxerpeko inauteriak girotzeko. 11:00etan abiatu dira ikastetxetik barrutian jai giroa zabaltzeko.
Goiza dantzaz, kolorez eta musikaz bete dute ikasleak, eta bide bazterrean izan dituzte gurasoak, baita herritarrak ere txaloka, esker onez. Eguraldiak ere ez du hutsik egin, eta dotore dantzatu dira Karmengo Amako Trintxerpetik barrena, mozorro festari euren alea jartzeko.
Ondoko irudiak eta bideoa gaur goizean HITZAk Trintxerpen jasotakoak dira.
