Errenteria-Oreretako Euskaraldiaren hamaikakoa ostiralean aurkeztuko dute
Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute ostiral arratsaldean, baita hamaikako aurkeztu ere.

Lanean ari da bete-betean Errenteria-Oreretako Euskaraldiaren herri batzordea. Hirugarren bilera eginda, beste hitzordu baten berri eman dute. Ostiralean, Euskaraldia aurkeztuko dute, baita haren erregai eta hauspo izango den hamaikakoa. Herriko pertsona erreferenteekin osatzen dute hamaikako hori.
Ekitaldia Merkatuzarren izango da 18:00etan. Herriko zenbait bertsolari eta dantzarik hartuko dute parte ekitaldian. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte, “animatu eta izan lehenak jakiten herrian zer mugitzen ari den”.