'Goonietarrak', Zinema Txikian
Pasaiako Zinema Txikiak hitzordua jarri du larunbat honetarako. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:30ean.

Pasaiako Zinema Txikiak hitzordua jarri du larunbat honetarako (hilak 15). Urteko hirugarren proposamena Goonietarrak filma da, eta 17:30ean proiektatuko dute, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Ohi bezala, motora zerbitzua eskainiko da Donibanera iristeko. Trintxerpeko pantalanetik irtengo da, 17:00etan, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea jasotzeko. Sarrera doakoa da, baina aurretiko erreserba egin behar da Bibe plataforman.