Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaiako Musika Bandak mendea bete du

Bandaren mendeurrena goratzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte Antxon. Lehena hilaren 22an egingo den hitzaldi bat izango da.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/12

Pasaiako Musika Bandak mendea bete du. Urteurren biribil horri eta bandak osatu duen ibilbideari aitortza egingo diote pasaitarrek, eta gaur aurkeztu dituzte mendeurrenaren xehetasunak Teo Alberro alkateak, Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotziak, Jose Maria Hernandez Pasaiako Musika Bandaren presidenteak, Gorka Miranda Pasaia Musikaleko presidenteak eta Joserra Treviño Antxoko apaizak, Antxoko Biteri plazan egin den agerraldian.

Pasaiako Musika Banda 1925ean sortu bazen ere, mende hasieran beste banda bat zegoen herrian: Asociación de Banda de Música y Orfeón de Ancho izenekoa. La banda del 33 ezizenez ezaguna zen herrian, sarritan jotzen zutelako El 33 izeneko abestia. Garaiko kronikek diote bandak ibilbide laburra izan zuela, Luis Aranbarri zuzendariak Argentinara joan behar izan zuelako.

1924an Sociedad Musical Pasaitarra sortu zen, baina elkartearen lehen batzar nagusia 1925eko ekainaren 8an egin zen; horregatik hartzen da 1925a sorrera datatzat. Pasaiako Musika Banda Antxoko musikazale talde baten berotasun eta kemenari esker sortu zela azaldu dute gaur prentsaren aurrean. Elkarteko bazkideek urtean pezeta bateko kuota ordaintzen zuten. Bandak igande eta jaiegunetan dantzatzeko musika jotzen zuen herrian, eta, lan horren truke, alkateak musikariei gazta, ogia eta ardoa eskaintzen zizkien meriendatzeko.

Teo Alberro alkateak adierazi du Pasaiako Musika Bandak herriko kultur ondarean “eragin izugarria” duela. Mendea betetzea “makala” ez dela nabarmendu du alkateak, eta mendea betetzeak esan nahi du bandak herritarrengan “sustraituta” jarraitzen duela. “Pasaiak musikariz osatutako komunitate bizi eta dinamikoa izan du betidanik, eta ikusten ari gara belaunaldi gazteek ere heldu diotela testigu horri”, esan du Alberrok.

Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotzia alkatearen ildotik mintzatu da, eta baietsi du bandak herriko ondare kulturalean duen garrantzia “ukaezina” dela. Bandaren ibilbidea goratzeaz gain, etorkizunean ere jarri du arreta: “1925ean sortu zenetik, belaunaldiz belaunaldi egin du aurrera bandak. Baina historia ez da soilik iragana: elkartea bizirik dago, eta kultura era musikarekiko grina elikatzen jarraitzen du. Urtemuga hau aukera paregabea da gure bandaren historia ospatzeko eta etorkizunerako motibazio berriak bultzatzeko”.

Azkenik, Jose Maria Hernandez Pasaiako Musika Bandaren zuzendaria atzera begira jarri da, eta kontatu du nola iritsi zen bandara: “2000. urtean, Sociedad Musical Pasaitarra elkartearen 75. urteurrena zela eta, Pasaiako Udalak ikerketa beka bat eman zidan talde horren historiari buruz idazteko. Horrek aukera eman zidan informazio oparoa eskuratzeko eta kide asko elkarrizketatzeko, adinekoak nahiz gaztetxoak”.

Eta jarraitu du: “Prozesu horri esker, oso ikuspegi pertsonalistatik ezagutu nuen elkarte hura, eta liluratuta geratu nintzen haren historiarekin, lorpenekin eta lagunarteko giroarekin. Hainbesteraino, non azkenean instrumentista gisa sartu nintzen bandan. Nork esango zidan niri, sanpedrotar bat Antxoko bandan jotzen! Gaur egun Pasaiako Musika Bandaren zuzendaritza batzordeko kidea naiz, eta urtez urte Musika Astea, kultur ekitaldiak, kontzertuak eta errezitaldiak antolatzen jarraitzen dugu. Ehun urte igaro dira elkartea sortu zenetik, baina lehen egunean bezala, Antxon musika eta kultura sustatzeko izpiritua bizirik mantentzen da”.

Mendeurreneko programazioa

Hilak 22, larunbata:

  • Hitzaldia: 100 años de la Sociedad Musical Pasaitarra.
  • Hizlaria: Jose Maria Hernandez.
  • Lekua: Antxoko Kultur Etxea.
  • Ordua: 19:00.

Hilak 23, igandea:

  • Kontzertua: UPV/EHU Abesbatza.
  • Lekua: Antxoko San Fermin eliza.
  • Ordua: 19:00.

Hilak 29, larunbata:

  • Kontzertua: Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Abesbatza Barrokoa.
  • Lekua: Antxoko San Fermin eliza.
  • Ordua: 20:00.

Hilak 30, igandea:

  • Kontzertua: Illunbe Musika Banda. Bandako ohiko kideek Ramon Rodriguezek sortutako abestiak joko dituzte.
  • Lekua: Antxoko frontoia (eguraldiaren arabera).
  • Ordua: 13:00.
  • Ondoren, bandako kideen bazkaria.

 

  • Kontzertua: Vocalia.
  • Lekua: San Fermin eliza.
  • Ordua: 19:00.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.