Irungo errekatxoetatik ibilketa nordikoan
Ipar martxako irteera antolatu du Urdaburuk hilaren 22rako. Irungo errekak eta Aitzondoko ur-jauzia ezagutuko dituzte bidean.

Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilketa nordikoko irteera egingo du hilaren 22an (larunbata). Irun aldera joango dira 13 kilometroko bidea egitera hiri horretako errekak eta Aitzondoko ur-jauzia ezagutzeaz gainera, ariketa fisikoa egiteko.
Ipar martxako irteerarekin bat egiten nahi dutenek hilaren 21era arteko epea dute izena emateko. Hori egiteko hainbat bide daude:
- Aurrez aurre: Urdabururen bulegoan (Juan Olazabal kalea, 23. Astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
- Internetez: formulariora iristeko baliatu esteka hau.
Hilaren 22rako plana honakoa da: Galtzarabordako topoko geltokian 8:50ean gelditu dira (topoa 8:59ean aterako da) edo Ficobako geltokiraino joango dira. Han hasiko dira 13 kilometro inguruko bidea egiten. Dunboa eta Artia urbideak, eta Olaberria eta Belbio errekatxoak ezagutuko dituzte. Gainera, Aitzondoko ur-jauziaren bukaerara joateko aukera egongo da. Ibilbidea ez da erabat laua. Ura, Trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak eramateko eskatu diete irteeran izango direnei.