'Emakumeak eta migrazioa Pasaian' film laburra aurkeztu du udalak
Proiekzio horretan ahotsa eman zaie migrazio prozesua jasan duten emakume pasaitarrei. Udalak emakume horiek laguntzeko landu dituen tresna eta programak ere azaldu ditu.
Pasaiako Udalak Emakumeak eta migrazioa Pasaian film laburra aurkeztu du. Proiekzio horretan ahotsa eman zaie migrazio prozesua jasan duten emakume pasaitarrei. Ikus-entzunezko proposamen horretan Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun, Berdintasun eta Gizarte Ekintza sailek elkarlanean landu dituzten tresna eta programak ezagutu ahal izango dira. Tresna eta programa horiek jatorri askotariko emakume pasaitarrei laguntza emateko sortu direla adierazi du udalak.
Hona hemen udalak sortutako film laburra:
