Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etorkizuneko Gure Zumardia diseinatzen ari dira

Udalak parte hartze prozesu bat abiatu zuen antxotarren iritziak eta beharrak jasotzeko. Eremu horrek berdeagoa, irisgarriagoa eta elkarbizitza sustatzen duena izan behar duela esan dute herritarrek.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/18

Gure Zumardiaren etorkizuna irudikatzeko martxan jarritako parte hartze prozesua “baikor” baloratu du Pasaiako Udalak. “Urrian adinekoekin, nerabeekin eta emakumeekin egindako lan saioak, eta abenduan elizan egin zen bilera irekia oso aberatsak izan dira, eta parte hartze zabala izan dute”, esan du Mikel Garcia Antxoko alkateordeak. Antolatutako saio horietan, antxotarrek beren iritzi eta beharrak plazaratzeko aukera izan dute, eta ekarpen horien kontuan hartuta, aditu talde batek proposamen zehatz bat landu du.

Une honetan, prozesu parte hartzaile horretatik ateratako diseinua eta aukerak lantzen ari dira udaleko eta Euskal Trenbide Sareko (ETS) teknikariak. “Garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrei proposamena aurkeztu baino lehen bermatzea hori errealista, bideragarria eta egingarria dela”, zehaztu du Laura Ré Parte hartze zinegotziak.

Udal gobernuak aurreratu ditu jada zeintzuk diren herritarrek proposatutako proiektuaren ildo nagusiak. Udalak adierazi du antxotar gehienek bat egin dutela Gure Zumardiak “askoz berdeagoa eta komunitate osoarentzat askoz irisgarriagoa” izan behar duela, espazio jasangarri eta bizikidetza eremu gehiagorekin.

Naturalizazioaren erronkari aurre egiteko, udalak arbolazaintzan aditua den aholkularitza bat kontratatu du, berdeguneak eta klima babesleku naturalak lehenetsiko dituen proposamen bat lantzeko. Espazio berrituak zuhaitzak eta itzalgune naturalak izango ditu ardatz, naturarekin harremanetan oinarritutako elkarbizitza sustatzeko. “Hirigintzak eta obrek zementuaz askoz harago joan behar dutela sinetsita gaude, eta eskaera hori bera jaso dugu herritarren partetik”, nabarmendu du Rék.

Gure Zumardia berdeagoa irudikatzeaz gain, belaunaldi arteko elkarbizitza sustatuko duen eremu gisa ere irudikatu dute antxotarrek. “Belaunaldi desberdinak batuko dituen guenak sortzea positiboki baloratu da, eta pozgarria da hori, gure kaleek dibertsitatea eta elkarbizitza espazioak behar baitituzte”, esan du parte hartze zinegotziak. Horrez gain, honakoa gehitu du Garciak: “Helburua da Gure Zumardiaren gunea eroso eta moldakor bihurtzea, bertan pertsonek konpartitzeko, hitz egiteko, irakurtzeko edo, besterik gabe, inguruneaz gozatzeko aukera izan dezaten”.

Hala ere, udalak aurreratu du proposamenean aurreikusten dela adinaren edo norberaren egoeraren arabera giro bat edo bestea hautatzeko aukera bermatzea. Horrez gain, ekintza edo erabilera ezberdinen artean gatazkak ekiditeko elementuak jarriko dira, batez ere aktibitate dinamiko eta geldoen artekoak.

Ildo horretan, mugikortasunean arreta jartzea “funtsezkoa” izan dela adierazi du udal erakundeak. Proposamenean bildu da, ahal den heinean, Gure Zumardia oinezkoentzat izatea, eta ibilgailuen pasaera ahalbidetuko duen arren (Hamarretxetatik), ahalik eta maiztasun nahiz abiadura baxuenean gertatzea hori. Espazio publikoa oinezkoentzat egokitzea irizpideetako bat izan dela argi esan du udalak. Horren harira, kota aldaketarik gabeko eremu laua planteatu dute egungo Gure Zumarditik lehen azokak hartzen zuen oruberaino.

Rék honela azaldu du proposamena: “Funtsean, plaza zabal eta ireki bakarra irudikatu bada ere, Eskalantegitik Gelasio Aranbururaino, zonakatze bat sortzea proposatu da. Alegia, guztiontzako askotariko espazioak sortu dira, giro edo behar espezifiko guztiei leku egiteko, eta elkarren arteko talkak sor litzaketen erabilerak bereiziz”.

Udal gobernuak jakinarazi du ahalik eta azkarren aurkeztuko diela herritarrei parte hartze prozesuak emandako emaitzak, hau da, identifikatutako beharrak kontuan izango dituen diseinua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.