Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Israelen izaera terrorista' salatu eta Palestinaren askatasuna babestu du EHKSk

Israelek su-etena hautsi eta asteartean 400dik gora palestinar erail izana salatzeko elkarretaratzea antolatu zuen atzo Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Iztietan.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2025/03/22

Israelen aste honetako erasoa salatzeko elkarretaratzea antolatu zuen atzo, hilaren 21ean, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Iztietako Diputazio plazan. Izan ere, Israelek su-etena hautsi eta “astearte goizaldean 400 palestinar baino gehiago erail zituen estatu sionistak Gazan, ospitaleen, etxebizitzen, eta kanpalekuen aurka egindako bonbardaketetan”, Kontseilu Sozialistak salatu duenez.

Gainera, “Gaza iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen korridore nagusia okupatu” dutela jakinarazi zuten, baita su-etena izenpetu zenetik hona “ur eta argi hornidurak moztuta edota laguntza humanitarioa blokeatuta” utzi ere. EHKSren iritziz, “Israelen izaera terrorista” eta “koloniala” agerian gelditu da, eta “estatu supremazista honek ez duela akordiorik nahi, eta palestinar herriaren aurkako genozidioarekin aurrera jarraitzeko asmoa duela” deritzote.

Palestinaz gain, Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuei ere eraso die Israelek, tartean Siria, Yemen, Libano edota Iran. Erasoaldi honek Israelen interesei erantzuteaz gain, “Estatu Batuak buru duen mendebaldeko bloke inperialistaren interesei erantzuten diela” gaitzetsi zuten.

Europar Batasuna ere erruduntzat jo zuten, bertako herrialdeek “Israelekin harreman diplomatiko, ekonomiko eta militarren izaten jarraitzen” dutelako, nahiz eta batzuek “Palestinaren aldeko mezu hipokritak zabaldu”, besteak beste, Espainiako Gobernuak.

“Sozialdemokraziak defendatzen duen bi estatuen irtenbideari” uko egiten diote, “ezinezkoa” delako eta “estatu sionistaren existentzia zilegiztatzen” baitu. Gainera, su-etena ez zaie egiazko irtenbidea iruditzen, Israelek erakutsi baitu “ez duela inolako akordiorik errespetatuko”.

Kontseilu Sozialistak argi du “Palestinaren askatasuna estatu sionistaren desagerpenaren eskutik baino ezingo dela etorri”. Horretarako, hainbat aldarrikapen aurkeztu zituzten: “palestinarren erresistentzia eskubidea babestea inolako ekidistantziarik gabe”, “mendebaldeko enpresen, instituzioen eta alderdi politikoen konplizitateari aurre egitea Israelekin harremanak eten ditzaten”, eta “nazioartean kapitalismoari eta gerrate inperialistei aurka egingo dien langileon indar iraultzaile bat antolatzen hastea”.

“Basakeria sionistaren” aurrean mobilizatzen jarraitzeko deialdia egin zuten, “Palestinaren alde eta gerra inperialistaren aurka”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.