Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
martxoak 8

Bederatzi izen-abizen, hamaika borroka

'Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia' ekitaldia egin dute gaur Trintxerpen. Bederatzi emakumek aitortza jaso dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/03/23

Gaur, laugarrenez, Pasaiako Mugimendu Feministak herriko emakumeak omendu ditu, elkarlanetik sortutako ekitaldi baten bidez. Aurreko hiru urteetan bezala, udalerriko emakumeek egindakoa plazara atera dute. Gaurkoan bederatzi izen-abizen, bederatzi istorio, bederatzi borroka ekarri dituzte jendartearen aurrera. Ez dute eurentzako egin ekarpena emakume horiek. Udalerri osoari eman diote, adorez, lanez, sufrimenduz eta gozamenez egin dutena. Cristina Lopez Velez eta Mari Iglesias Lopez antxotarrak; Gurutze Irastorza Irastorza eta Erika Matamoros Bonilla sanpedrotarrak; Gema Sistiaga Agirregomezkorta, Karmele Sistiaga eta Mari Cruz Balerdi sanjuandarrak; eta Pilar Alkiza Ameztoi eta Loli Saleta Vidal trintxerpetarrak. Horiek gaur aitortza jaso duten emakumeak. “Hamaika emakume izan ditugu udalerriak isilean lanean, eta gaur horien izenak plazara ekarriko ditugu. Haien izenak eta istorioak omenduko ditugu. Ezin ditugu emakume guztiak omendu, baina gaurko bederatziak haien ordezkari dira”.

Martxoaren 8aren harirako ekitaldia egin dute gaur Trintxerpeko Gudarien plazan, Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia ekitaldia. Lehenik, Gernika plazatik aitortza izan den plazarako martxa morea izan da, dantzariek eta batukadak bidea irekita. Behin plazan, dozenaka eta dozenaka izan dira oholtzaren aurrean jarri, eta oles egin dietenak bederatzi emakumeen. Plazaren alboan, paneletan, denen ibilbidearen fitxak eta azalpenak. Martxa Gudarien zabalgunera iritsi denean txalaparta, dantzariak, hizketaldiak, abeslaria, olerkia, eta une hunkigarri asko bizi izan dira. Ke morea tarteko, Zutik emakumeak kantarekin bukatu da emakume horiek, eta emakume pasaitar guztiak goresteko jarduera.

Behean, gaurkoaren ikus-entzunezko bidezko laburpena. Beherako, koadro urdinean, aitortza jaso duten bederatzi emakumeen soslai laburra. Haiek ere gaurkoan hitz egin dute. Esker on hitzak izan dituzte eurek egindakoa aintzat hartua izan delako. Eta nabarmendu dute, haiek bezala, beste emakume asko eta askok lan isilean izan direla eta daudela aurrera egiteko bidean, berdintasunetik eta feminismotik tiraka jendarte bidezkoago baten alde lanean. Bihotza eskuan hitz egin  dute.

[Audioa]

Omendutako emakumeen hitzak entzuteko, baliatu esteka hau.

Omenduen hitzen ondorenean hartu dute hitza Pasaiako Mugimendu Feministako kideek. “Helburu argi eta sentitua dugulako elkartu gara berriz ere. Pasaiako emakumeon ezinbesteko lana aitortu nahi dugu”. Gaurkoan izen-abizendun aitortza ekitaldia izan dela adierazi dute, baina nabarmendu dute asko anonimotasunetik ari direla lanean, “bere amets pertsonala alde batera utzi, eta beren familia eta komunitate osoa zaintzeagatik bizitza osoa eskaini diotenak asko dira. Haiek, agian jakin gabe, egunerokotasunean, emakumeen ahalduntzearen alde egin dute”. Gizarte hobea, eta haien kontrako biolentziarik gabea; horren alde ari dira emakumeak. Udalerriaren gizarte, ekonomia eta kultura garapena bermatu eta bultzatu dute emakume pasaitarrek, “betiere familiako eta laneko kargak beregain hartuz, askotan, haien lana ikusezina izan delarik. Haien istorioak, ezberdin bezain baliotsuak denak, ez dira inolaz ere ahanzturan gelditu behar gure herriaren historia idazten denean”. Horregatik egin dute gaurko ekitaldia, emakumeen borrokak jendartera zabaltzeko, ahanzturan gera ez daitezen.

“Erronka izugarriak ditugu aurrean”, adierazi dute mugimendu feministako kideek. Indartzen ari diren ultraeskuineko adierazpenak ere izan dituzte hizpide gaurko ekitaldian, “antifeminismoa ere bultzatzen dute adierazpen horiek, bereziki, sare sozialetan eta ingurune digitaletan. Horregatik, ezinbestekoa da matxistmoaren kontrako gure borroka indartzea, elkarrekin lan eginez gizarte heteropatriarkal hau gizarte berdinzale, justu eta errespetuzkoa bihurtzeko.Gizonek ere kontzientzia hartu behar dute, eta berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko bidean aktiboki inplikatu behar dira”.

Indarkeria matxista jasan dutenen memoria ohoratu behar dela uste du Pasaiako Mugimendu Feministak, eta babes mezu berezia helarazi diote joan den abenduan Antxon hil zuten emakumearen hurbilekoei. “Biolentziarik gabeko bizitza askeak nahi ditugu. Emakumeek seguru, duin eta aske bizi behar dute. Zuei guztiei, emakume ausart, borrokalari eta berdintasunarekin konprometituak zaraten guztiei, bihotz-bihotzez gure eskerrik beroena, eta miresmenik sakonena. Zuekin harro gaude. Gora borroka feminista!”

Pasaia. Pasaiako Emakumeen Borrokari Omenaldia ekitaldia (2025-03-23)

Pasaiako Emakumeen Borrokari Omenaldia. Omenduen soslai laburra.

Gaurkoan bederatzi emakumeren ibilbidea aitortuko dute: Cristina Lopez Velez eta Mari Iglesias Lopez antxotarrak; Gurutze Irastorza Irastorza eta Erika Matamoros Bonilla sanpedrotarrak; Gema Sistiaga Agirregomezkorta, Karmele Sistiaga eta Mari Cruz Balerdi sanjuandarrak; eta Pilar Alkiza Ameztoi eta Loli Saleta Vidal trintxerpetarrak.

Cristina Lopezek ile-apaindegi bat izan zuen. Egun, ostalaritzan egiten du lan. Sanferminetako jai batzordean buru-belarri aritu da lanean, eta festetako haur danborrada eta karrozak antolatu ditu, hogei urtez. Mari Iglesias Antxoko Itxaropena elkarteko boluntario izan da. Elkarte hori 1984an sortu zen, droga kontsumoari eta menpekotasunari aurre egiteko. Elkartearen sorreran guraso asko inplikatu ziren, Iglesias tarteko.

Gurutze Irastorzak magisteritza ikasi zuen Bilbon, baina ezin izan zion bide horri heldu, alargun geratu baitzen. Horrek prekarietatea eta babesgabetasuna ekarri zizkion. Arrain saltzaile edo harakin gisa egin zuen lan. 83 urterekin, lehen lerroan jarraitzen du herrian eta ekintza feministetan, atzetik datozenei bidea egiten. Erika Matamoros Hondurasen jaio zen. San Pedron bere goi mailako ikasketei uko egin zien, zaintza lanak egiteko. Emakume migratuen borroka islatzen du.

Gema Sistiaga Donibaneko euskal munduan buru-belarri aritu da, Gau Eskolan euskara irakasten eta Ibai Ondo ikastolan lan egiten. Euskal trikitiaren historiako lehenengoetako emakume bikotea osatu zuen Mentxu Alkortarekin. Albaolan boluntario gisa ari da. Karmele Sistiagak Pasaia-Lezo Lizeoaren sorreran hartu zuen parte. Albaolan ere murgildu zen. Itsas Mendin ere aritutakoa da. Kulturan, euskalgintzan eta kirolean aritu da betidanik. Mari Cruz Balerdi Legazpin jaio zen, eta 18 urterekin etorri zen Donibanera, Camara jatetxean zerbitzari bezala lan egitera. Arlo sozialean konpromiso handia izan du, berdintasuna ardatz. 

Pilar Alkiza Altzan jaio zen, eta 1967tik bizi da Trintxerpen. 1978tik 1980ra Haur Hezkuntzako ikasketak egin zituen Deustun. Inma Garinekin Bordatxo lilitegia kudeatu zuen. Gipuzkoako eta Nafarroako eskola publikoetan ere aritu da lanean. Azkenik, Loli Saletak Antxoko hodien fabrika batean egin zuen lan. Arrantzale batekin ezkondu zen, alargun geratu zen, eta familiaren hezkuntzaz eta hori aurrera ateratzeaz arduratu zen.

Erlazionatutako edukiaPasaiako emakumeen borroka, oholtzara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.