Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Negoziaziorik ezean, hezkuntza publikoko irakasleak berriz ere greban

Gaur eta biharko grebara deituta daude hezkuntza publikoko irakasleak. Jarraipen handia izaten ari da Oarsoaldean.

Don Boscoko irakasleak, ikastetxearen sarreran gaur goizean egindako elkarretaratzean.Grebalariek bidalitakoa
Oarso Bidasoko Hitza
Oarsoaldea
2025/04/01

Gaurko eta biharko grebara deituta daude hezkuntza publikoko irakasleak. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa artean 27.000 dira, horietatik asko Oarsoaldeko ikastetxeetan dabiltzanak. Joan den astean Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko negoziazioek porrot egin zuten; handik aurrera ere ez dira bildu. Beraz, Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek indarrean mantendu dituzte aste honetarako bi mobilizazio egunak (joan den astean hiru egin zituzten). Eskualdeko zentroen atarietan elkarretaratzeak egiten dira goizean zehar; Gasteizen, Jaurlaritzaren egoitzaren atarian, kanpaldia egiten ari dira irakasleak. Eskualdeko irakasle, zuzendaritrza eta sindikatuek gaurko mobilizazioen irudiak balituzte, lasai asko bidali ditzakete HITZAra posta elektroniko bidez, edo Whatsapp nahiz Telegram bitartez (678 687 125).

Cristobal Gamoneko eta Don Boscoko irakasleek elkarrekin egin dute elkarretaratzea. Argazkia: grebalariek bidalitakoa.

Grebak ez dituzte inolaz ere bertan behera utziko; hala ziurtatu dute Steilasek, LABek, ELAk eta CCOOk ohar batean, Berria egunkarian jasotakoa: “Deitutako grebekin aurrera jarraituko dugu sindikatuok. Pasa den astelehenetik Hezkuntza Sailak ez du proposamen berririk egin, ezta mahai negoziatzailerik deitu ere. Ez die erantzunik eman grebalarion aldarrikapenei, grebak bertan behera uztea beste asmorik ez du agertu”.

Irakasleen egungo lan hitzarmena 2010ekoa da; hots, hamabost urte daramatzate itun berarekin. Langileen ordezkariek ikusten dute zer hobetua: besteak beste, lan zamak arintzeko neurri zehatzak adostea, erretiroa hartzeko baldintzak hobetzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea, eta enplegu publikoa bermatu eta lanpostuak egonkortzea. “Lan hitzarmen duina” eskatzen ari dira, finean.

Jarraian, gaurko greba Oarsoaldeko ikastetxeetan izaten ari den eragina, datuetan:

Pasaia

  • Karmengo Ama Ikastetxea: %66,67

Lezo

  • Lezo Institutua: %80
  • Lezo Herri Eskola: %80-82

Oiartzun

  • Elizalde Herri Eskola: %80 inguru.
  • Elizalde Institutua: %45.

Errenteria-Orereta

  • Koldo Mitxelena Institutua: %60 inguru.
  • Koldo Mitxelena Ikastetxea: %77.
  • Bizarain Ikastola: %62.
  • Bizarain Institutua: %59.
  • Cristobal Gamon Ikastetxea: %67.
  • Don Bosco Lanbide Heziketa Ikastetxea: %45,93.

Gasteizko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian kanpaldia egiten ari dira irakasleak. Argazkia: Irakasleok Borrokan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.