Piratek hartuko dute aurten Gaztaño
Ekainaren 13tik 15era egingo dituzte Gaztañoko jaiak, eta ekainaren 23an Su Gaua. aurtengo gaiaren berri ema dute: Piratak. Kamisetarako marrazki lehiaketa zabalik da.

Gaztaño auzoko jaietarako hilabete batzuk falta badira ere oraindik aukeratu dute jada auzoa girotzeko gaia: Piratak. Urtero kamiseta jaietako gaiarekin ilustratzen dute, eta horretarako marrazki lehiaketa antolatu. Aurten ere egin dute lehiaketa, eta martxan da dagoeneko Gaztañoko jai batzordeak jakinarazi duenez.
Marrazkiak, piratekin lotua behar du eta lehiaketan parte hartzeko azken eguna, apirilaren 7a izango da. Marrazkia auzo elkartearen postontzian utz dezakete parte hartzaileek, edo jai batzordeko kideren bati eman. Online ere bideratu daiteke egin klik hemen. Batera edo bestera, egilearen izen abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia jarri beharko dute.
Bestalde, pozik azaldu da Gaztañoko jai batzordea: “Bi batzar egin ditugu dagoeneko eta jende mordoak parte hartu du”. Lehiaketan parte hartzera deitu ditu herritarrak jai batzordeak, eta halaber, gogorarazi jaien gaineko informazio gu8tzia, telegrameko Gaztaño|info kanalean jarraitu daitekeela (klik hemen).