Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errugbi eskolen topaketa Beraunen, igandean

Jardunaldian 8 eta 11 urte arteko haurrek osatutako  taldeek zenbait partida jokatuko dituzte haien artean antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Errenteria-Oreretan egindako errugbi topaketa batOrereta Rugby Taldea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/02

Gipuzkoako Errugbi Federazioak hilabetean behin antolatzen dituen topaketetako bat ekarriko du Errenteriara Orereta Rugby Taldeak igandean. 10:30etatik aurrera jokatuko dituzte partidak, Txingudi, Iruñea, Ordizia, Bera Bera eta Oreretako ehun jokalari inguruk. Beraungo Mikel Odriozola estadioak hartuko ditu partida horiek.

Jardunaldian 8 eta 11 urte arteko haurrek osatutako  taldeek zenbait partida jokatuko dituzte haien artean antolatzaileek jakinarazi dutenez. Horrela, bada, egun batez, errugbi zelaia bilakatuko da Beraungoa, eta ikusleei ateak parez pare zabaldu dizkiete. Izan ere,  Orereta Rugby taldeak helburu du errugbia Oarsoaldean ikustaraztea, eta interesa izan dezaketen eskualdeko herritarrak kirolera gerturatzea.

Errugbian tradizionala den hirugarren denbora ez da faltako igandeko jardunaldian jokalariei begira. Oraingoan, Lapurdiko Pizzak, Mikel Odriozola estadioko tabernak, eta Ostarte elkarteak babestuko dute hirugarren denbora hori.

Partidez gain, futbol zazpiko zelaian errugbiarekin lehenengo kontaktua egin nahi dutenentzako espazioa onduko dute. Jokoan eta entrenamendu berezia antolatu du Oreretako Rugby taldeak 11:00etatik 12etara. Gainera, tabernan, taldearen jantzi eta materiala erosteko aukera izango da.

Beteranoei deialdia

Errugbiaren astea egingo du Orereta Rugby taldeak ekainean, eta horri begira buru belarri ari da lanean. Astearen barruan, hastapenetako Orereta Rugby Taldearen 40 urteurrena ospatuko dute, baita garaikoak omendu ere orduko jokalariak bazkari batera gonbidatuta. Garai hartako jokalari batzuk talde berritura gerturatu badira ere, garaiko dokumentazioak erakusten duenaren arabera oraindik ere jokalari asko falta direla jarri du nabarmen Xabi Sanchez taldearen koordinatzaileak, “guztiei beraiek egindako esfortzua eta lanak baduela jarraipena erakutsi nahi diegu”. Garai hartako errugbian ohikoa ez zen taldearengana ere iritsi nahi dute, Oarsoaldean sortu zen emakumeen taldearengana: “Errugbi Eskola Independentearen bultzatzaile izan zen Jesus Erroren artxiboan Lezo eta Errenteriako jokalariek osatutako emakume talde baten informazioa aurkitu dugu, baina oraindik ez dugu lortu haiengana iristea. Polita litzateke aitzindari haiekin ere harremanetan jarri eta beraien lana ere balioan jartzea”.

Orereta Rugby Taldeak Eskola Independentearen taldeetan aritu ziren kirolariei ere egin die deia: “Orereta, Beltzak edo Lezoko taldeetako batzuekin harremana badugu, baino Villabonako Herri Ona, Oiartzungo Girizi, Anoeta, edota Azpeitiko Urola taldeetan aritu direnei dei egin nahi diegu”. Horretarako telefono zenbaki bat jarri du eskura Orereta Rugby taldeak, honakoa: 688 69 63 03. Posta elektronikora ere mezua bidal daiteke (klik hemen).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.