'Ideien faktoria' hitzaldi zikloa antolatu du Sortuk
Gaur izango da antolatutako hitzaldi sortaren artetik lehena. Andoni Olariagak, 'Euskal matxinada, genealogiak eta egungo eztabaidak' liburua aurkeztuko du.

Ideien faktoria hitzaldi zikloa antolatu du Oreretako sortuk hilabete hionetan hasi eta ekainera bitartea. Gaur izango da hitzaldi sorta horretatik lehena. Andoni Olariaga, Iratzar Fundazioko kideak, Euskal matxinada. genealogiak eta egungo eztabaidak liburua aurkeztuko du, eta ondoren, solasaldia izango da.
Landaren izango da aurkezpen solasaldia, 19:00etan hasita.
Maiatzaren 7an izango da bigarren hitzaldia. Horko horretan, euskalduntze prozesua izango dute hizpide Xabier Iraola Sortuko Herrigintza arduradunaren eskutik. Arnasberritzen izenburupean, euskalduntze prozesua ezkerretik eta independentismotik izango du aztergai. Hitzaldi hori ere Landaren izango da, 19:00etatik aurrera.
Norantz doa mundua? izango da hurrengo hitzaldia, ekainaren 4an. Elena Beloki Sortuko Nazioarteko arduradunak emango du hitzaldi hori. Landaren izango da, beste biak bezala, 19:00etan hasita.