"Genozidioa stop" esango dute Lezon
Gernika-Palestina Herri Ekimenaren deialdiari jarraiki, Palestinako genozidioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean Lezon.

Genozidioa stop! Lurra, justizia eta bakea izenburupeko elkarretaratzea egingo dute asteartean (hilaren 8an) Lezon. Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira Palestinako herriaren kontra Israel egiten ari den genozidioaren kontrakotasuna agertu nahi duten guztiak. 19:00etan hasiko da mobilizazioa.
Gernika-Palestina Herri Ekimenak herriz herri deitu dituen mobilizazioen testuinguruan kokatu behar da astearteko elkartzea. Izan ere, martxoaren 30ean Palestinako Lurraren Eguna izan zen, eta horren barruan, Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanakok hilaren 8rako mobilizazioak iragarri zituzten. Elkartasun aktiborako deia egin zuten bertan.