Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ganbera Musikaren XIII. Astea, hilaren 7tik 11ra

Zikloaren XIII. ekitaldiak lau kontzertu jasoko ditu, eta den-denak Trintxerpeko Alkateordetzan izango dira, 19:30ean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/04/03

Hilaren 7tik 11ra Pasaiako Ganbera Musikaren XIII. Astea egingo da Trintxerpeko Alkateordetzan. Ganbera Musikaren Astea Pasaia Musikalek eta Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute, Pasaiako Udalarekin, Musikenerekin eta Illunbe Musika Elkartearekin elkarlanean. Aurtengo zikloak musikarekiko eta musika hezkuntzarekiko grina islatu nahi duela adierazi dute antolatzaileek.

XIII. ekitaldiak lau kontzertu jasoko ditu, eta den-denak Trintxerpeko Alkateordetzan izango dira, 19:30ean. Sustatzaileek baietsi dute “kalitate handiko” interpreteez gozatzeko aukera izango dutela Trintxerpeko aretora bertaratzen direnek, Musikenen prestatzen ari diren talentu gazteek interpretatuta. “Interpretazio handiez gozatzeko aukera ez ezik, gure ingurunean garapen musikalari laguntzen jarraitzeko aukera ere bada”, gehitu dute antolatzaileek.

Aitor Brion Kultura eta Ondareko zinegotziak honakoa adierazi du Ganbera Musikaren Astearen inguruan: “Ganbera musika fundazioaren funtsezko elementua da, eta, beraz, baita gure eskolaren prestakuntzan ere. Kontzertu horiek inspirazio iturri dira ikasleentzat, eta etorkizuneko musikari profesionalen hazkundeari laguntzen diote”. Horrez gain, Pasaiak musika hezkuntzarekin duen konpromisoa berretsi du Brionek: “Musikari ona izateko, ezinbestekoa da prestakuntza sendoa izatea. Horregatik, ziklo hauen antolatzaileok egiten dugun lana ez da kontzertuak antolatzera mugatzen, baizik eta belaunaldi berriak motibatzera eta laguntzera ere bai, etorkizunean agertoki horietara igo daitezen”.

Zikloaren bultzatzaile nagusietako bat den Juanje Neira pozik agertu da Pasaiako Musika Eskolak 2024ko azarotik bere izena daramalako eta aurtengo ekitaldiaren aurkezpenean parte hartzeko aukera eman diotelako: “Musikari handi bihurtzeko, prestakuntza akademikoa funtsezkoa da. Ganbera musikaren ziklo hau aukera paregabea da ikasleek kalitatezko erreferenteak izan ditzaten”.

Horrez gain, Neirak zikloaren bilakaeran jarri du arreta, eta osatutako bide oparo horretan jarraitu nahi dute: “Ganbera musika genero oso zabala eta askotarikoa da; gure helburua da entzuleak edizio bakoitzean harritzea eta estilo desberdinak konbinatzea”. Halaber, Neirak programazioaren atzean dagoen prestaketa lan handia mahai gaineratu nahi izan du, askotariko proposamen erakargarriak eskaintzeko helburua duena.

Brionek eta Neirak pasaitar guztiak XIII. ekitaldiko kontzertuetara gonbidatu dituzte. Sarrerak doakoak dira, Trintxerpeko aretoko edukiera bete arte.

Pasaiako Ganberako Musikaren XIII. Astea

Hilak 7, astelehena: Euforia hirukotea

  • Biolina: Maria Hernandez.
  • Biola: Miguel Medina.
  • Pianoa: Carla Delgado.

Hilak 8, asteartea: Kantu eguna

  • Sopranoak: Ainhoa Izagirre, Senda de la Montaña eta Pilar Sanchez.
  • Baxua eta baritonoa: Hodei Yañez.
  • Piano jotzaileak: Joseba Korta eta Alejandro Espinosa.

Hilak 9, asteazkena: Jazz Voodoo Preacher

  • Gitarra: Jose Atienza.
  • Pianoa: Donny Lopez.
  • Baxua: Joao Fontenla.
  • Bateria: David Antunez.

Hilak 10, osteguna: Arlequino hirukotea

  • Biolina: Cristina Martinez.
  • Klarinetea: Luna Orts.
  • Bateria: Daniel Garcia.

Hilak 11, ostirala: Euterpe boskotea

  • Tronpa: Ariadna Redondo.
  • Fagota: Iñaki Elizondo.
  • Oboea: Nieves Lopez.
  • Klarinetea: Luna Orts.
  • Flauta: Luna Poveda.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.