Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gazte Koruen Topaketa egingo dute hirugarrenez, asteburuan

Jardunaldian zehar esperientziak partekatuko dituzte gazteek, tailerrak izango dituzte, eta entseguak ere egingo dituzte elkarrekin. Helburua lan ikuspegi ezberdinak ezagutzea eta musika prestakuntza aberastea da.

Koru Gazteen Topaketa aurkeztu dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/03

Landarbaso Abesbatzak, hirugarrenez antolatu du Gazte Koruen Topaketa. Gaur aurkeztu dute topaketa Maddalen Dorronsoro Landarbasoko Dizdizkako formakuntza taldeen zuzendariak, Iñaki Tolaretxipi  Landarbaso Abesbatzako zuzendariak,  Amaia Aldalur Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko presidenteak,  Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak. Asteburuan egingo du Gazte Koruen Topaketa Landarbasok, bihartik igandera, eta  Landarbaso Dizdizka, Escola Municipal de Musica d’Artes (Bartzelona, Katalunia) eta Gijongo gazte abesbatzak hartuko dute parte.

Jardunaldian zehar esperientziak partekatuko dituzte gazteek, tailerrak izango dituzte, eta entseguak ere egingo dituzte elkarrekin. Helburua lan ikuspegi ezberdinak ezagutzea eta musika prestakuntza aberastea da. Gainera, abesbatza bakoitzak bere errepertorioa aurkeztuko du, kultura ikasi eta trukatzeko espazio bat sortuz. Dorronsorok asteburua “berezia” izango dela nabarmendu du, eta “izugarri pozik” azaldu da hirugarren topaketa antolatzeko aukera izan duelako, “Landarbaso abesbatzak berea du ez bakarrik helduen formazioa, baita haur eta  gazteen formakuntza ere eta horretan sakontzea. Horrekin batera agerian jarri nahi dugu beste tokitan, guretik kanpo ere, gazte abesbatzak izan badirela”.

Iaz hartutako bidetik aurten ere bi eguneko topaketa antolatu dutela jakinarazi du Landarbasoko ordezkariak, “larunbat arratsaldean tailerrak izango ditugu  bi abesbatza gonbidatuekin batera, sinistuta baikaude gazteen formakuntzarekin eta  ikas daitekeen guztiarekin”. Igandean, berriz, kontzertu batekin bukatuko dute topaketa.

Tolaretxipik gogora ekarri du Fatimako Andra Mariaren eliza izan zuela topaketak lehen agerleku. Iaztik, Lekuona Fabrika izan dute agertoki, eta aurten ere, hala izango dute, “izugarrizko aldaketa izan zen”. Aurten berritasuna duela topaketak jakinarazi du, bestalde, “aurten fusioa egingo dugu Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Hondarribian antolatu duen gazte tailerra Lekuona Fabrikan bukatuko baitu igandean gure topaketarekin bat eginez”. Emanaldi hori itxia izango da, baina koruen arteko harremana estutzeko balioko duen zalantzarik ez du Tolaretxipik. Ilusioz eta gogoz ari direla erantsi du Landarbasoren zuzendariak.

Aldalurrek ere hartu du hitza, eta Tolaretxipiren bide beretik jo du nabarmen jartzeko Hondarribian Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatu duen tailerrean parte hartuko duten Gipuzkoako zenbait herrietako 97 gazteek aukera izango dutela elkar ikusteko igandean Lekuona Fabrikan, “garrantzitsua da hori, entsegu unean adin bereko jendea  gauza bera egiten ari dela, abesten, ikusteko. Kirolean asko ikusten dute elkar, baina kantuan ez da horrela. Leiho txiki hori zabaltzea dagokigu”. Aurten moldaketa ugari egin dituztela gazteei begira aitortu du Aldalurrek, “haien gustuko musika hartu dugu, eta dena da Izaro, Idoia, ETS… halako moldaketak eskatu dizkiogu Fernando Velazquezi eta Gipuzkoako Abesbatzarako egin ditu moldaketa horiek. Horiek estreinatuko ditugu musikari batzuen laguntzarekin, eta zuzendari lanetan, Aitor Biain eta Katrin Iturralde ariko dira”.

Gartzia “harro” azaldu da topaketa hirugarrenez egingo delako. “Gure herriko kultur ekosistema handia da oso, abesbatzen ekosistema ere, eta garrantzitsua da gazteak erakartzea horretara”. Eskerrak eman dizkie topaketa posible egiten dutenei, eta herritarrak animatu ditu bertaratzera, “batez ere gazteak”.

Palenciak ere hartu du hitza gaurko agerraldian. Gipuzkoako abesbatzen etorkizunaren gaineko kezkatik abiatu zela Koru Gazteen Topaketa ekarri di gogora Gazteria zuzendariak, “gelditzeko zetorrela esan genuen Koru Gazteen Topaketa, baita handitzeko ere, eta asebetegarria da gaur hemen Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa izatea, urrats bat aurrera egin dugula suposatzen duelako. Handitzen ari gara, eta konplizitate berriak sortzen ari gara”. Publikoa “berritzeari” ere garrantzia eman dio Palenciak, “gazte abesbatzen hobekuntza bezala, formazio gehiago eta hobeagoa eskainiz”.

Topaketa bukatzeko, igandena, 400 lagunei begirako kontzertua ondu dute; bateratua izango da, eta Lekuona Fabrikan egingo dute. Bertaratzen direnek errepertorio askotarikoaz gozatzeko aukera izango dute, eta hiru abesbatzak (Dizdizka, Artes eta Gijongoa) bakarka eta batera ariko dira emanaldian.Sarrerak agortuta daude jada.

Topaketarekin harro azaldu dira Tolaretxipi eta Dorronsoro, ” berretsi egiten baitu Landarbaso abesbatzak gazteen koru prestakuntzaren alde egindako apustua, eta Errenteria musika koralaren erreferente bihurtzen du, etorkizun handiko gazteen talentua sustatuz eta koru kantuaren etorkizuna ziurtatuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.