Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eskola publikoetan matrikulatzeko epea zabalduko dute hilaren 22an

Uztargi eta Goialde haur eskoletan maiatzaren 9ra arte izango da matrikula egiteko aukera. Aurretik ateak zabalik izango dituzte bi eskolek, familiek gertutik ezagutu ditzaten.

Haurreskoletako matrikulazio kanpaina aurkeztu dute.Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/03

Haur eskola publikoetan matrikulatzeko epea zabalduko dute hilaren 22an, eta maiatzaren 9ra arte izango da matrikula egitekoa aukera. Aurretik  ateak zabalik izango dituzte Uztargik eta Goialdek, familiek gertutik ezagutu ditzaten. Atzo aurkeztu zuten matrikulazio kanpaina Goialde haur eskolan, baita zehaztu ere, instalazioak eta bi eskoletako hezitzaileak ezagutzeko aukera emango duten ate irekien jardunaldiak noiz egingo dituzten. Uztargik, hilaren 7an egingo du, 16:00etatik 18:30era; Goialdek, berriz, hilaren 9an, 16:00etatik 18:00etara.

Bisita horiek egiteko, aurretik izena eman behar da bi kasuetan, telefonoz deituta. Uztargiren telefono zenbakia: 943 51 22 16; Goialderena: 943 52 07 62.

Matrikula egiteko bi modu izango dira. Bata telematikoa (Egin klik hemen), eta bestea presentziala, haur eskoletan bertan. Uztargiren ordutegia matrikula egiteko 09:00etik 11:00etara eta 13:00etatik 17:00etara izango da. Goialden, berriz, 12:00etatik 13:00etara.

Itsaso Cruz Hezkuntza zinegotziak esan zuenez, Goialde eta Uztargiren eskaintza azaltzen duen gutuna bidali die 2024an eta aurten jaiotako haurren etxeetara. Halaber, gogorarazi zuen udalerrian hezkuntza eskaintza zabal eta anitza dagoela 0-2 urte arteko haurrei begira, “aniztasun horrek, ekosistema aberatsa eskaintzen du hezkuntzaren eremuan, familiaren eta haurraren beharretara ondoen egokituko den eskaintza hautatzeko aukera eskainiz”.

Herriko haur eskolak aukeratzera deitu zuen Cruzek udalaren izenean, baita D ereduan egitera ere. Halaber, haur eskolei jendartean betetzen duten funtzio hezitzaile eta soziala aitortu zien, “zaintza, garapen pertsonal eta sozialaren erdigunean jarrita”.

Haur eskola publikoen ezaugarriak

Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioak zuhur betetzen dituzte bi haur eskolek, hala azaldu zuten atzoko agerraldian. Horrela, 0-1 urteko gelan zortzi haur izaten dira gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan, berriz, hamahiru. Bi haur eskoletan bi hezitzaile izaten dira etengabe haurrekin, eta horiek dira haurrei jaten eman eta lotarazten dituztenak. Hezitzaileek etengabeko formazioa jasotzen dutela ere jarri zuten nabarmen, baita haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen dutela bietan.

Goialde haur eskolan bi gela daude “etxeko giroa dago bertan, familiartekoa”. Aparkatzeko arazorik ez dagoenez, gurasoek ez dute presaka ibili behar haurra eramateko. Uztargik, berriz bost gela handi ditu, eta belarguneak. Sukaldaria bertan aritzen da kozinatzen egunero haurrentzat, eta janari ekologikoa eskaintzen dute.

Ordutegia bietan bera da, 07:30etik 16:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.