Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirolaren botere eraldatzailea eta balioak aitortu ditu Kirol Galak

Asteartean Pasaiako Kirol Gala jaso zuen Donibaneko Juanba Berasategi aretoak, herriko kirolari eta kirol elkarteei gorazarre egiteko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/04/03

Asteartean Pasaiako kirolaren alde egindako ekarpenak eta balore positiboak aitortu ziren Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egin zen Kirol Galan. Gala horretan herriko kirolariak eta kirol elkarteak omendu zituzten, hainbat kontzeptu baliatuz. Kirol lorpenen gainetik, “kirolaren botere eraldatzailea” aitortzeko hitzordua izan zela adierazi du Pasaiako Udalak: “Kirola ez baita soilik lehiatzea; kirolak barne hartzen ditu balioak, ahalegina, elkartasuna eta batasuna”.

Luisma Laboa izan zen Kirol Galaren aurkezlea, eta honela laburbildu zuen aurtengo galaren berezitasuna: “Gala hau gizaki hobeak egiten gaituzte balioei egiten zaien omenaldia da: ahalegina, elkartasuna, errespetua eta konpromisoa. Argi dago benetako garaipena ez dagoela podiumean, besteengan uzten den eraginean baizik”.

Teo Alberro alkateak ere balioan jarri zuen Kirol Gala: “Plazera da hainbeste eragile, norbanako, bizilagun eta kirolaren maitale elkarrekin bilduta ikustea. Gure herriko gobernuaren izenean, kirolaren alde dugun konpromisoa berretsi nahi dut. Hasieratik argi izan dugu gure apustua: kirola demokratizatzea, hau da, guztion eskura jartzea. Horregatik lanean jarraituko dugu gure herriko kirol ekipamenduak duindu eta hobetzeko, pasaitar guztiok kirola egiteko aukera izan dezaten, adina edo egoera zeinahi izanik ere. Kirolak komunitatea indartzen du, elkartasuna sustatzen du eta gure herria kohesionatzeko ezinbesteko tresna da”.

Julen Rodriguez Kirol zinegotziak ere Kirol Galaren garrantzia nabarmendu zuen: “Kirola maite duen pertsona gisa niretzako ohorea da beste urte batez Kirol Gala hau antolatzea. Pasaiak urteetan zor historikoa izan du gure herriko kirolari olinpikoekin, hori ezin dugu ahaztu eta gala hau mugarri izatea nahi dugu. Oarsoaldeko Eskola Kirolaren estrategia aitzindaria dela gaineratu nahiko nuke eta saritzeko modukoa. Izan ere, Pasaiako haur eta nerabeek kirol desberdinak ikasteko aukera dute eta bikaina da hori”.

Errekonozimenduak

Sarreraren ondoren, Pasaiako kirolari eta taldeen 2024ko lana goraipatu eta errekonozitu zen, hainbat kontzeptu baliatuz. Elkartasunaren errekonozimendua Trintxerpe Atletiko Klubarentzat izan da, komunitatean duen eragin sozialagatik. Trintxerpetarrek ia 50 urte daramatzate aldaketa sozialaren eragile izaten, bizikletak eta bizitzak eraldatzen, beren ahalegina eta denbora besteen zerbitzura jarriz.

Integrazioaren garaikurra Indarbizi 17 futbol taldearentzat izan da. Trintxerpeko taldeak, lehiaz harago, kirola inklusiorako, hobetzeko eta elkartasunerako gune bihurtu du, eta jatorri desberdinetako pertsonei ateak ireki dizkie, guztientzako ingurune seguru eta abegitsua sortuz.

Heziketa eta Euskararen omenaldia Eskola Kirolarentzat izan da. Izan ere, Eskola Kirolaren eredua ez da kirolariak prestatzera mugatzen, “arrakasta baita pertsonak prestatzea”. Kirolaren bidez, talde lana, errespetua, norberaren hobekuntza eta inklusioa sustatzen direla adierazi du udalak. Balio horiek, zelaian aplikatzeaz gain, bizitza osorako geratzen direla ziur da udal erakundea. Saria Pasaia-Lezo Lizeoa eta Karmengo Ama ikastetxeek jaso zuten.

Ahaleginaren errekonozimendua karatera joan da. Testuinguru horretan, Kiru-Do Karate Klubeko Adrian Montoto eta Monika Camarero karateken jarduna goratu zen, egunero beren burua hobetzeko egiten duten ahaleginagatik, dedikazioagatik eta grinagatik.

Julen Rodriguezek Pasaiako olinpikoekin “zor historikoa” zutela adierazi zuen. Hori dela eta, Olinpiar Jokoetan izan diren zenbait pasaitar omendu zituzten Kirol Galan: Santos Labaka eskubaloi jokalaria, Luis Mari Lasurtegi arraunlaria, Sergio Rey boxeolaria eta Begoña Lazkano piraguista. Labaka Municheko 1972ko Olinpiar Jokoetan izan zen. Lasurtegiren ibilbide olinpikoa luzeagoa izan zen, hiru zitatan izan baitzen: 1980an Moskun, 1984an Los Angelesen eta 1988an Seulen. Reyk Bartzelonako Olinpiar Jokoak jokatu zituen. Lazkano, aldiz, Parisko 2024ko jokoetan izan zen, iazko udan lehiatu zirenak.

Taldeen atalean San Juan Koxtape Arraun Elkarteko gizonen eskifaiaren jarduna errekonozitu da, iazko denboraldian igoera lortu baitzuten Eusko Label Ligara, KAE1 Liga merezimendu eta nagusitasun osoz bereganatu ondoren. Arraunlarien talde lana balioan jarri zen Kirol Galan.

Azkenik, feminismoaren garaikurra San Pedroko Beteranak taldearentzat eta Trintxerpeko Illunbe Arraun Elkarteko emakume beteranoentzat izan da. Laura Ré Berdintasun zinegotziak honakoa adierazi zuen bi arraun taldeen inguruan: “Bi taldeek ausardiaz erabaki zuten oztopoak haustea, eta kirola modu paregabean bizitzea, itsasorako grina benetako iraultza bihurtuz Pasaian”. San Pedroko emakumeek kirolaren bitartez berdintasunerantz eta komunitatea sortzerantz urrats sendoa egin dute, eta ibilbide hori aitortu da. Bestalde, Trintxerpen 38 emakume ari dira arraunean, eta beteranoen arraun ligan hartuko dute parte, ilusioz eta ausardiaz. Pasaiako batelerek omenaldia egin zieten bi arraun taldeei, ohorezko pasilloa eginez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.