Arkiruneko pilotariak, lehiarako prest
Koldobide Gezala pilotalekuak herriko pilotari gazteen hiru partida jasoko ditu bihar (ostirala), 18:30etik aurrera.

Arkirun Lezoko Pilota Klubeko kirolariek hainbat partida jokatuko dituzte bihar (hilak 4, ostirala) 18:30etik aurrera Koldobike Gezala Udal Pilotalekuan. Sarrera doan izango da, beraz, nahi duen orok inolako trabarik gabe gozatu ahal izango du herriko pilotari gazteen emariaz eta jokoaz.
Hiru partida jokatuko dira. Haur Mailakoa binakakoa izango da, Gipuzkoako Udaberri Txapelketako Bigarren Mailakoa hain zuzen ere: Elarre eta Sorregieta lezoarrek, Villabonako Behar Zana klubeko kideen kontra neurtuko dituzte indarrak
Kadeteen Bigarren Mailakoa izango da bigarrena, Gipuzkoako Lau T’erdiko Gipuzkoako Txapelketakoa hori: Arkiruneko Zabalak aurrez aurre izango du Lazkaoko Antzar Pilota Eskolako Agirre.
Hirugarren eta azken partida, Gipuzkoako Lau T’erdiko Gipuzkoako Txapelketakoa hura ere, baina Gazte Mailakoa izango da: Martinez herrikideak, Eibarko Seguro izango du kontrario.