Sarriako parketxea eta Ubide lotuko ditu Urdaburuk Arabako biraren hogeita bosgarren etapak
Ipar martxa ere antolatu du Urdaburuk larunbatean (hilak 5). Bihar da horretarako izena emateko azken eguna.

Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hogeita bosgarren etapa antolatu du hilaren 12rako. Sarriako parketxetik abiatuta Berretin eta Gorbeiako gailurrak zeharkatuko dituzte eta Bizkaiko Ubide herrian bukatuko dute. Ibilaldia zazpi ordukoa izango da denera.
Xehetasun guztiak ikusteko klik egin hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen).
Ipar martxa, larunbatean
Ibiur urtegian (11 km inguru) buletan egingo dute ipar martxa ibilaldia larunbatean. Ikaztegietan hasita, bidegorritik Ibiur urtegiko igoerara hurbilduko dira, urtegia inguratuko dute eta ondoren Legorretaraino jaitsiko dira, itzultzeko trena hartzeko. Horretarako, Lezo-Errenteriako tren geltokian egin dute hitzordua 08:10ean —trena 08:17an ateratzen da—.
Ezinbestean eraman beharrekoak ere zehaztu dituzte: Ura, trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak.
Izena eman behar da irteeran parte hartzeko eta horretarako Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman daiteke izena online, klik hemen.