Lau sari gehiago Legorbururentzat
Emankorra izan du martxoa Iñigo Legorburu errenteriarrak, bere sari zerrenda lau aitortza berrirekin handitu baitu.

Emankorra izan du martxoa Iñigo Legorburu errenteriarrak, bere sari zerrenda lau aitortza berrirekin handitu baitu. Itsasuko eta Idiazabalgo bertso paper lehiaketetan garaile izan da errenteriarra, eta bigarren txapelketa horretan gainera, bigarren saria ere eskuratu du. Hori nahikoa ez, eta Bermeoko Erroxape emakumeen elkarteak antolatutako narrazio laburren sariketan hirugarren saria lortu du.
Indartsu dabil Legorburu bertsopaperetan; hala erakusten dute lortutako sariek. Idiazabalgo Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketako lehenengo eta bigarren sariak eskuratu ditu Legorburuk, Bizitzaren golak eta Epaile(r)tzak lanekin. Lapurdin eskuratutako saria, Itsasuko bertso bazkarian jaso zuen, eta nagusien kategorian gailendu zen Legorburu. Ume, gazte eta helduen lanak batuta, 75 aurkeztu ziren guztira Aitor Sarasua lehiaketara.
Lehiaketa horretara, Jaiotze basatia lana aurkeztu zuen Legorburuk, indarkeria obstetrikoaren gainean egindako lanarekin.