[Partiden zerrendarekin] Bi final bihar Bekoerrotan
Munttarperen emakumeen eta gizonen talde nagusiek euren ligak irabazteko aukera dute bihar. Gizonen kasuan, mailaz igoko lirateke irabaziz gero.
Munttarperen gizonen taldea. Ligako partidak izanagatik ere, bi final jasoko ditu bihar (larunbata) Bekoerrota kiroldegiak. Munttarpe Eskubaloi Klubaren gizonen talde nagusiak aukera izango du Gipuzkoako Lehen Mailara zuzenean igotzeko. Emakumeen talde nagusiak, berriz, Federazio Garaikurra bere egiteko aukera ez du galdu nahi. Horiek baino partida gehiago jokatuko dituzte herriko kirol taldeek, behean dago zerrenda osoa.
Gizonen Munttarpek Zumaiako Pulporen bisita jasoko du. Ligako lehenak dira lezoarrak, eta bigarrenak zumaiarrak. Ligako azken partida da biharkoa. Lezoarrak bi puntu gora doaz zumaiarrekiko sailkapen nagusian. Beraz, Munttarpek irabazi edo berdintzen badu, Gipuzkoako Lehen Mailara zuzenean igotzeko txartela bere egingo luke. Galduko balu, gol aldeen kalkulua egin beharko litzateke lehen plaza hori lezoarrena izango den ala ez jakiteko. Munttarpe bigarren geldituko balitz sailkapen nagusian, Lehen Mailara igotzeko beste plazaren bila play-off bidez joan beharko luke.
Emakumeen talde nagusiak, berriz, Federazio Garaikurra bere egiteko aukera sendoak ditu euren ligako azken jardunaldian. Ligaxka horretako lehena Legazpi da, 8 punturekin, bigarrena Donibane Eskubaloia puntu berberekin, eta hirugarrena Munttarpe 7rekin. Emakumeek sanjuandarrak jasoko dituzte bihar Bekoerrotan, eta Legazpik ez du partidarik, denak jokatu ditu jada. Hortaz: Munttarpek Donibane Eskubaloia gainditzen badu, txapeldun.
Herriko eskubaloi taldeko kideek herritarren babesa eskatu dute. Kantxan dena emango dute kirolariek, baina lezoarren bultzadarekin dena hobeto joango dela ziur dira. Beraz, Bekoerrota betetzeko deia egin dute.
FUTBOLA
Gizonen Gorengo Maila
- Ostadar-Allerru, etzi (igandea) 11:20an Lasarte-Oriako Michelin zelaian-
Gizonen Lehen Erregionala
- Axular-Allerru, bihar (larunbata) 15:30ean Donostiako Puio zelaian.
Mutilen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Santo Tomas Lizeoa, bihar (larunbata) 15:45ean Plazetan.
Mutilen Kadeteen Lehen Maila
- Behobia-Allerru, etzi (igandea) 13:00etan Irungo Artia zelaian.
Nesken Haur Maila
- Touring-Allerru, bihar (larunbata) 12:30ean Errenteria-Oreretako Fanderiako zelaian.
Mutilen Haur Maila
- Allerru Txiki-Mariño, bihar (larunbata) 11:05an Plazetan.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Donibane Eskubaloia, bihar (larunbata) 19:15ean Bekoerrotan.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Pulpo, bihar (larunbata) 17:30ean Bekoerrotan.
Emakumeen Gazteen Maila
- Bidasoa Irun-Munttarpe, bihar (larunbata) 15:30ean Irungo Artaleku kiroldegian.
Emakumeen Kadeteen Maila
- Munttarpe-Saieko, bihar (larunbata) 15:45ean Bekoerrotan.
SASKIBALOIA
Gizonen Euskal Liga, Bigarren Maila
- OiarsoLezo-Padura, etzi (igandea) 18:00etan Bekoerrotan.
Emakumeen Kadeteen Maila
- Kurkubi LezOskt-Take, etzi (igandea) 11:30ean Bekoerrotan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu-Martutene, gaur (ostirala) 20:20an Bekoerrotan.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Jaixki-Zarautz, gaur (ostirala) 21:50an Bekoerrotan.
PILOTA
Hiru partida jokatuko dituzte gaur Arkiruneko kideek, 18:30etik aurrera, Koldobike Gezala pilotalekuan.
Haur Maila, Binakako Gipuzkoako Udaberri Txapelketa, Bigarren Maila
- Elarre eta Sorregieta-Villabonako Behar Zanako bikotearen kontra
Kadete Maila, Bigarren Mailako Gipuzkoako Lau T’erdiko Txapelketa
- Zabala-Lazkaoko Agirreren kontra
Gazte Maila, Bigarren Mailako Gipuzkoako Lau T’erdiko Txapelketa
- Martinez-Eibarko Seguroren kontra.
