Aljarafe elkarteko kantu taldeak abiatuko du Apirileko Feria
Ostiralean izango da kontzertua, 19:30ean hasita, Madalenaren ermitan.
Aljarafe elkarteko kantu taldea.Aljarafe Andaluziar Kultur Zentroa Alfarafe Andaluziar Kultur Zentroko kantu taldeak emanaldia egingo du ostiralean Madalenaren ermitan, 19:30ean. Kontzertu hori, Apirileko Feriaren abiapuntua izango da. Sevillako Feria ofizialki maiatzaren 6tik 11ra ospatuko dute aurten. Errenteria-Oreretan Aljarafek antolatzen duen Apirileko Feria maiatzaren 2, 3 eta 4an ospatuko da eta Agirre Lehendakariaren (Lino) plazan jarriko dute karpa. Feriako hiru egunetako protagonista izango den tablao flamenkoa, bertan kokatuta izango da.
Ostiraleko emanaldian sevillana, pasodoble, eta rumbak abestuko dituzte Aljarafe elkarteko kantu taldekoek. ahots talde horrek, apirileko Feriaz gain, ohikoa du hainbat emanaldi egitea beste hainbeste zaharren egoitzetan.
Herritar guztiak animatu dituzte emanaldira, Apirileko Feriarako girotzen has daitezen.
