Babarrunekin artea egingo dute
Babarrunak izango dira protagonista Familia Jolasean programaren barruan larunbatean, hilaren 12an, antolatu duten tailerrean.

Babarrunak izango dira protagonista Familia Jolasean programaren barruan larunbatean, hilaren 12an, antolatu duten tailerrean. Hainbat eskulan egingo dituzte parte hartzaileek babarrunekin. Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan izango da 16:30etik 18:30era, eta izena emateko epea, hilaren 11ra arte izango da zabalik. Online egin behar da izen ematea (klik hemen).
Tailerrerako plazak mugatuak izango dira, gehienez ere 30 haurrek parte hartu ahalko dute. Hori horrela, lekua hartu eta gero joaterik ez balu bateren batek, posta elektronikora (klik hemen) mezua bidali eta jakinarazteko eskatu dute antolatzaileek, toki hori beste norbaitek aprobetxa dezan. Familian Jolasean programaren bidez familia artean euskaraz aritzea sustatzen du aisialdiko jardueren bidez udalak.
Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean ekintzak antolatzen dituzte programaren barruan. Programaren gainean informazio gehiago lortzeko posta elektronikora idatzi (klik hemen) edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.