Muxikoekin zita igandean
Beti Prest dantza taldeak antolatuta muxikoak dantzatuko dituzte igandean.

Muxikoak dantzatuko dituzte igandean, hilak 13. Antolatzaileak, Beti Prest Dantza Taldeak, herritar guztiak deitu ditu bat egitera dantza saioarekin.
12:00etan hasiko da hori Herriko Plazan, eta eguraldi txarra egingo balu, Koldo Mitxelena Ikastetxearen jolastoki estalian.