Arramendin altxorraren bila, Fanderiako Errotarekin
Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak antolatuta Arramendiko Parkeko altxorraren bila jarduera egingo dute hilaren 19an. Errotak antolatzen duen hilabete honetako jarduera berezia izango da hori, familian egiteko plana da, eta 10:30etik 13:30era izango da.
Fanderiako Errotaren barrualdea. Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak antolatuta Arramendiko Parkeko altxorraren bila jarduera egingo dute hilaren 19an. Errotak antolatzen duen hilabete honetako jarduera berezia izango da hori, familian egiteko plana da, eta 10:30etik 13:30era izango da.
Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzeko.
Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko interesdunek bi bide izango dituzte. Batetik, turismo bulegoaren posta elektronikora mezua bidali edo 943 49 45 21 telefono zenbakira deitzea; bestetik, errota beraren posta elektronikora idatzi edo 690 72 02 64 telefono zenbakira deitzea.
Bestalde hilabeterako antolatu ditu jarduera gehiago errotak. Hala, asteburuan —hilak 12 eta 13an— zabalik izango da 10:30etik 14:00etara, eta bere historia ezagutu, martxan ikusi eta errota mugitzeko ibaiak izan duen garrantzia, zein ekosistema gisa duen garrantzia ezagutu ahal izango da. Halaber, hilaren 17, 18 eta 20an, Aste Santuko jai egunetan ere, zabalik izango da 10:30etik 14:00etara.
