Asteazkenean, odola emateko zita Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an, Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Merkatuzarren egiten dira odol erauzketak, aldez aurretik hitzordua hartuta. Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak antolatuta, odol erauzketak egingo dira datorren asteazkenean (hilak 16) Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 13an eta 14an Gotatanta atariaren bidez eskuratu ahal izango da hitzordua. Hilaren 15ean, aldiz, telefono bidez lortu ahal izango da zita. Sustatzaileek adierazi dute pazienteek COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol ematera ez bertaratzeko.
Martxoko odol erauzketetan 39 odol poltsa jaso zirela jakinarazi dute Pasai Antxoko Odol Emaileek. Ez zen emaile berririk bertaratu; hori dela eta 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odola ematera, emaile berriak beharrezkoak baitira naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko.
