Olibet-Etxe Berrietarako zirkulazioaren norabide aldaketa proposatu du PSE-EEk
Auzoaren mugikortasuna hobetuko lukeela aldaketa horrek uste du alderdi sozialistak.

Olibet-Ertxe Berriak auzoaren eraldaketari proposamen alternatiboa aurkeztu dio PSE-EEk, eta horretan, zirkulazioaren norabide aldaketa proposatu du Askatasunaren Martirien hiribidean, baita haren zati bat ere, oinezkoentzako egitea. Isaac Palencia sozialisten eledunak azaldu du komunikabideetara helarazitako prentsa oharraren bidez. proposamen hori hauteskunde programan txertatu zuten sozialistek “auzotarrekin landu ondotik”. Helburua, auzoaren “bizi kalitatea eta mugikortasuna hobetzea” dela ere esan dute sozialistek.
Urtarrilean aurkeztu zuen proposamena alderdi sozialistak, “Gobernu taldeak auzo barruan zirkulazioa etetea proposatzen du, Olibet eta Etxe Berriak bananduta. Horren aurrean alternatiba bat proposatu genuen, kezkatu egin gintuelako gobernu taldearen proposamenak. Uste dugu horrek, kaltetu egingo dituela bizilagunen joan etorriak auzo barruan, eta gainera, bide luzeagoa eginez Nafarroa etorbidean barrena”.
Proposamena aurkeztu eta hiru hilabetera ez dutela erantzunik jaso esan du PSE-EEk.