Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bide onetik doa Errenteria 2040 prozesua

Jarraipen handia izan du Errenteria 2040 prozesuaren diagnostikoak. Orotara, ehundik gora herritarrek hartu dute parte antolatutako saio irekietan.

Lansaioetako bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/14

Jarraipen handia izan du Errenteria 2040 prozesuaren diagnostikoak. Orotara, ehundik gora herritarrek hartu dute parte antolatutako saio irekietan. Diagnostikoaren fase honetan, pertsonen ongizatea, komunitate izaera, hiriaren antolaketa, eta udalaren eta herritarren arteko harremanak aztertu  dituzte nagusiki. Hamabost urte barruko Errenteria–Orereta irudikatzea, eta horretara heltzeko plana osatzea ditu helburu Errenteria 2040 prozesuak.

Orain arte egindako lansaioetan herriaren indarguneak eta hobetzeko aukerak izan dituzte ardatz.

Informazioa eta ekarpenak jasotzen jarraituko du udalak datozen asteetan.

Azterketa sakonago baten esperoan, prozesuaren aurrerapen gisa hainbat ondorio nabarmendu ditu udalak. Hala, indargune gisa,  herritarrek Errenteria-Oreretarekiko duten atxikimendua, eragileen izaera aktiboa, azken urteetan eraikitako igogailu sarea, edota udalak eragileen proposamenak jaso eta haiekn hitz egiteko erakutsitako jarrera irekia aipatu dituzte lansaioetan aritutakoek.

Hobetzekoak ere izan dituzte hizpide, eta horien aurrerapena ere egin du udalak. Zaku horretan,  herritarren parte hartzea eta zibismoa,  auzoetako deszentralizazioa, etxebizitzarekin eta osasunarekin loturiko gaiak, eta zenbait udal baliabide gehiago ezagutzeko ekintzak sartu dituzte momentuz.

Lansaioetan jasotako ekarpenak eta horien ondorioz sortutako dokumentuak ikusgai izango dira datozen asteetan (klik hemen). Gune horretan prozesuaren agenda eta bestelako edukiak kontsultatu ahalko dira, halaber. Urtebete iraungo duen idazketa prozesuak lau fase izango ditu. Lehenengo fasean prozesuaren prestaketa lanak, eta aurreko planaren balantzea egin dituzte. Gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta aurrera begirako erronken identifikazioa egitea izango da bigarren fasearen helburua. Horren parte da eragile eta herritarrekin batera egin berri dutena.

Hirugarren fasea, udazkenean egingo dute. Orain atzemandako erronkei erantzuteko proposamenak egiteko tartea izango da. Azkenik, laugarren eta azken fasean Errenteria 20240 prozesuaren ebaluazioa eta horren emaitzak neurtzeko adierazleak osatuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.