Emakumeen Etxea itxita, udaberriko oporraldian
Hilaren 17tik 25era izango da itxita Emakumeen Etxea.
Emakumeen Etxea lepo, Maria Naredoren hitzaldia jarraitzeko. Argazkia: Mendi Urruzuno Udaberriko oporraldia dela eta ateak itxita izango ditu Emakumeen Etxeak hilaren 17tik 25era bitartean. Hilaren 28an zabalduko dute berriro, eta ohiko ordutegian ariko da zerbitzuak, jarduerak, eta Eskola Feministaren ikastaroak eskaintzen jarraitzeko.
Informazio gehiago behar dutenek 943 44 96 30 telefono zenbakira deitu dezakete edo posta elektronikora mezua bidali.
