Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sorlekura itzuliko da Eztena, hamazazpigarrenean

Eztena Jaialdia ekainaren 5etik 8ra egingo dute. Emanaldiak Lekuona Fabrikan, Niessen Kulturgunean eta Mikelazulo Kultur Elkartean egingo ditu jaialdiak.

Iazko jaialdiaren aurkezpeneko irudi bat. Argazkia: Eztena
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/16

Sorlekura itzuliko da aurten Eztena Jaialdia. Ekainaren 5etik 8ra egingo dute arte eszenikoen jaialdia, baina hura antolatzen duten Eztenaren lantaldeak, Zizt! kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak ondu duten egitarauaren berri eman dute. Berrikuntza bat ere bada, izan ere, etenaldi baten ostean berriro zabalduko ditu ateak Mikelazilo Kultur Elkarteak. Hura izan zen Eztenaren sorlekua eta kultura garaikidearen zabalkunderako giltzarri. Eztena jaialdia beraz, sorlekura itzuliko da.

Emanaldiak Mikelazulon bertan, Lekuona Fabrikan eta Niessen kulturgunean izango dira eta jaialdiak iraun bitartean arte eszenikoek girotuko dute herria.

Jaialdiaren data jakinaraztearekin batera, antolatzaileek beste data garrantzitsu baten berri eman dute: maiatzaren 17a. Egun horretan aurkeztuko dute Eztena jaialdiaren 17. ekitaldia. Jaialdiaren habi eta haztegi izan zen Mikelazulok hartuko du aurkezpen hori 18:30ean. Jaialdiaren eta aurtengo nondik norakoen berri emango dute antolatzaileek. Horrekin batera Iaiaiai irrintzi Taldearen irrintzi eta Idoia Tapiaren Alter Nation emanaldiak izango dira. Sarrera, doakoa edukiera bete arte.

Egitarauaren aurrerapena ere egin dute, eta jakinarazi aurten askotariko konpainia eta sortzaileak ekarriko dituela Errenteria-Oreretara. Sarrerak laster izango dira eskuratzeko moduan (klik hemen). aurten gainera sarrera-bonua jarri dute erabiltzaileen eskura.

Edukietan, formetan zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituztenei plaza bat eskaintzea zuen helburu jaialdiak sorreran, eta horretan jarraitzen du 2008az geroztik. Duela bi urte ordura arte Eztena jaialdiko antolakuntzan aritu ziren eskarmentudunek esperimentu berria egitea erabaki zutela gogora ekarri dute antolatzaileek: arte eszenikoen bueltan ari diren hainbat gazteri pasa zieten Eztena martxan jartzeko ardura. Ez zuten, antza, batere gaizki egin gazte horiek, aurten ere beteranoen eta gazte horien arteko fusioaren emaitza izango delako Eztena Jaialdia.

Eztena Jaialdiaren egitaraua

  • Ekainak 5, osteguna: Mikele Urroz – MENDIA. Niessen Kulturgunea | 20:00
  • Ekainak 6, ostirala: Formol Laborategia – Heriotzak Eduardo du izena Niessen Kulturgunea | 19:00; Mari Zaunka | Erreka ondoan, bi gezur Lekuona Fabrika | 20:30

  • Ekainak 7, larunbata: Zanguango Teatro – Paso a paso, la mirada nómada Kalean mikelazulotik abiatuta | 12:30 Izen-emateak: (klik hemen) edo Watsapp: 666 33 04 19; Pez Limbo – Daisy Crazy Mikelazulo | 18:00. Sarrera librea aforoa bete arte; Las Nenas – TORCIDXS. Lekuona Fabrika | 20:00

  • Ekainak 8, igandea: Herri Arte Eskolako antzerki talde gaztea – AMETSAK & MOTORRAK Niessen Kulturgunea | 18:00. Sarrera librea aforoa bete arte; Rosa Romero – SOY UN BAILE Lekuona Fabrika | 19:30

     

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.