Ez bota, konpondu
Gailu elektronikoei bigarren bizitza bat emateko tailerra egingo dute hilaren 30ean Torrekuan.
Etxe askotan izango dira matxuratu edo hautsi diren tresna, gailu eta lanabes informatikoak. Ordenadoreak, inpresorak, sakelakoak… Bada horiei bigarren bizitza emateko, hau da, konpontzeko, repair cafe formatuko tailerra antolatu du Torrekuan hilaren 30erako (asteazkena) Bikonet-ek, Teks-en laguntzarekin. “Bota? Ez! Konpondu”, horra jardunaldiaren intentzioa.
Torrekuako lehen solairuan izango da tailerra, 17:30ean hasita. Bertan tresnak, tailerra eta jakintza elkarbanatuko dituztela jakinarazi dute antolatzileek, “hautsi diren gailu horiei bigarren bizitza bat emanez”.
