Ipar martxa ibilaldia, Lur Gardenera bisita eta bazkaria Urdabururekin
Hilaren 10ean egingo dute. Gamon Zumardian egin dute hitzordua 09:10ean Oiartzungo autobusa hartzeko bertan. 09:20eanda autobusa.
Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteera baten artxibo irudi bat Kirola egin nahi dutenek, ez dute aitzakiarik. Ipar martxa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak maiatzaren 10erako, larunbata. Gamon Zumardian egin dute hitzordua 09:10ean Oiartzungo autobusa hartzeko bertan. 09:20eanda autobusa.
Iturriotz auzoan hasiko dute ibilbidea eta bide motz bat eginda, Lur Garden lorategian sartuko dira. 12 euro balio ditu sarrerak, eta bakoitzak ordainduko du bertan. Ibilaldiak 6 kilometro inguru ditu, eta autobusa hartzeko Iturriotzera itzuliko dira.
Errenteria-Oreretara heltzen direnean, bazkaria egingo dute Hibaika elkartean. Bazkariaren prezioa, 10-12 eurokoa izango da edaririk gabe. Menua: entsalada, biribilkia saltsan eta postrea. Bazkarira joateko izena eman behar da maiatzaren 6a baino lehen.
Parte hartzaileek eraman beharrekoak ere zehaztu dituzte: ura, kiroletako zapatilak eta ipar martxako makilak.
Izen ematea Urdabururen egoitzan egin behar dute irteeran parte hartu nahi dutenek, idazkaritzan aurrez aurre, edo telefonoz 943 52 78 79/ 686 59 67 32 telefono zenbakietara deituta astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Online ere eman daiteke izena, galdetegia beteta. Horretarako klikatu hemen.
