Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

III. Trapaia Eguna ospatuko da bihar San Pedron

San Pedroko Trapaiak taldearen III. urteurrena goratzeko jaia antolatu du biharko. Sanpedrotarrak 12:30ean jarriko dira martxan, frontoian. Bertan sagardoa dastatu eta bote eta igel txapelketak jokatuko dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/09

San Pedroko Trapaia taldeak III. Trapaia Eguna ospatuko du bihar (larunbata). Trapaia lagun talde baten ekimenez 2023ko martxoan sortutako talde bat da. Amaia Muguruza da sustatzaileetako bat, eta azaldu du Trapaia herria aktibatzeko eta gai ezberdinen inguruko kontzientzia politikoa garatzeko xedearekin jarri zela martxan: “Ikusten genuen aisialdi eredu berri edo ekintza ezberdinak eskaintzeko beharra zegoela. Herriak plangintzatxo bat behar zuela argi genuen”. Trapaiak, besteak beste, antikapitalismoa, kontzientzia ekologikoa, feminismoa, euskara, euskal kultura edota internazionalismoa bultzatzen dituela jakinarazi du Muguruzak.

Aisialdiari helduz, bihar III. Trapaia Eguna ospatuko dute, eta egun osoko egitaraua ondu dute sustatzaileek. 12:30ean inguruko baserrietako sagardogile txikien sagardoa dastatuko dute frontoian. Aldi berean, herriko erretiratuek bote eta igel txapelketak antolatu dituzte. Muguruzak adierazi du herriarekin lan egiteko asmoa dutela, horregatik ondu dute lehiaketa hori erretiratuek. Frontoitik Antxetara joko dute, eta sagardoarekin batera pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sabelak bete ondoren, kafea hartzeko txanda izango da, 17:00etan. Azkenik, 18:00etatik aurrera, Paketes Bomba taldeak eta DJ Txorimalok San Pedro musikaz blaituko dute.

Orain artean Trapaiak osatutako ibilbidea “gorabeheratsua” izan dela aitortu du Muguruzak. Hala ere, egin dituzten jarduera guztien balorazioa “oso positiboa” izan da taldearentzat, eta aurrera egiteko gogoz daude. Bukatzeko, Muguruzak baietsi du taldea irekia dela, eta edonor batu daitekeela haiekin batera lan egitera. Azkenik, jendea animatu du bihar haiekin batera festaz gozatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.