Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
euskaraldia
Erika Ledesma Aguilera

"Garbi dut bertako hizkuntza ikastea beharrezkoa dela"

Mexiko DFn jaioa, duela 20 urtetik da lezoar. Oroitzene AEK-ko ikasle da, eta aldi berean, Euskaraldiko Hamaikakoko kide. Gustura eta aske mintzo da euskaraz.

Erika Ledesma Aguilera.Urko Etxebeste
Urko Etxebeste
Lezo
2025/05/09

Euskaraldia euskarari bultzada emateko ariketa masiboa da. Ez du inor alboratzen. Hala nahi duenak, era batera edo bestera parte har dezake. Horren eredu da Erika Ledesma Aguilera (Mexiko DF, 1982). 20 urte daramatza Lezon bizitzen. Hemengo hizkuntza ikastea erabaki zuen, zalantzarik ez zuen izan. Gainera, Lezoko Hamaikakoko kide da, eta esan daiteke Euskal Herrira bizitzera etorri eta euskara bere egin nahi dutenen ordezkari dela.

Astelehenean, hilaren 12an, hasiko dira Lezon ahobizi eta belarriprest txapak banatzen goizez Kultura Aretoan eta arratsaldez Oroitzene AEKn; 14 eta 15ean plazan jarriko dira mahaiak 17:00etatik 18:00etara. Ledesmak desio du herrian txapa asko ikustea, hura eta beste asko egiten ari diren ahaleginak ordaina izan dezala maiatzaren 15etik 25era, eta harago. 

Lezoko Euskaraldiaren herri batzordea horretarako osagai guztiak lantzen ari da, tartean, datozen egunetarako nahiz Euskaraldia bitartean prestatzen ari diren egitaraua.

Euskara ikasten ari zara. Zergatik?
Euskal Herrira iritsi ondoren euskara ikastea erabaki nuen. Horrela, nire semea laguntzeko aukera dut, etxeko lanak egiten adibidez. Gainera, bizilagunekin ere egoki moldatzeko uste dut beharrezkoa dela euskara ikasi eta erabiltzea. Horregatik eman nuen izena Oroitzene AEKn.

20 urte daramatzat Lezon bizitzen. Aurretik, bi urtez izan nintzen Zaragozan, baina hona etortzea erabaki genuen. Garbi dut bertako hizkuntza ikastea eta erabiltzea beharrezkoa dela.

Lezoko Hamaikakoaren kide zara. Ohorea, ezta?
Harro nago Hamaikakoaren kide izateaz. Ilusioz bizi dut. Euskaraldia euskaraz gehiago egiteko balioko dit, eta Hamaikakoaren kide izanez, are gehiago. 

Euskaltegian ari zara. Baina, handik kanpo, zaila egiten al zaizu euskaraz aritzea?
Ez bereziki. Lezon, edozer gauza duzula ere, orokorrean jendearengana euskaraz zuzendu eta erantzunak eta azalpenak ere euskarazkoak izaten dira. Ez beti, baina askotan bai. Harategian, ile apaindegian eta bestelako askotan horrela egiten dut. Saiatzen naiz lotsak alboratu eta beti lehen hitza euskarazkoa izaten, eta normalean erantzunak ere euskarazkoak izaten dira.

Semea hemen jaiotakoa da. Harro egongo da egiten ari zarenarekin.
Hemen jaioa da, bai, eta bere ama hizkuntzen artean euskara dago. Harro dago egiten ari naizen ahaleginarekin. 

Hainbeste urtez Lezon bizita, jendeak badaki Mexikokoa zarela. Kosta egiten al zaie zugana euskaraz zuzentzea? Aurreiritzirik al dute?
Normalean gaztelaniaz hasten dira nirekin. Baina behin euskaraz moldatzen naizela jakiten dutenean, askok euskarara egiten dute. Badira harridura azaltzen dutenak nik euskara jakiteagatik, baina sorpresa sentipen horrek ilusiora egiten du gero. Gustura eta pozik ikusten ditut herritarrak euskaraz dakidala ikustean.

Ongi euskaltegian?
Bai, oso. Ikaskideen artean oso giro ona dugu. Ikasteaz gain, garrantzitsua da gelako giroa ere egokia izatea; oso gustura nago Oroitzenen. Gainera, Idoia [Arbelaitz] irakaslea oso jatorra da, eta euskaraz beldurrik gabe aritzera animatzen gaitu. 

Esan dudan bezala, giro egokia izatea inportantea da. Eta horretan eragiteko egiten ditugun irteerak, jarduerak eta bestelakoak oso kontuan hartzekoak dira. Ikasitakoa praktikan jartzeko oso ondo daude horiek, eta herrian euskaraz bizitzen hasteko ere bai.

Euskaraldian, belarriprest edo ahobizi izango al zara?
Oraingoz, belarriprest. Batzuetan lotsa ematen dit lehen hitza euskaraz egitea, baina behin hasita, lotsak aparte utzi eta aurrera egiten dut.

Euskara erronka al da zuretzat? Zaila egiten ari al zaizu ikastea?
Zerbait ikasi nahi baduzu, lortuko duzu. Hizkuntzak ditut gustuko, eta esan daiteke euskara ikastea niretzat errazago izan daitekeela badudalako hizkuntzetan interesa. Baina nahi izanez gero, lor daiteke euskararekin aurrera egitea.

Ateak ireki al dizkizu euskarak?
Bai, noski. Jendea ezagutzeko eta harreman berriak egiteko aukera eman dit. Herrian gusturago egoteko, gauza ezberdinak egiteko, bertakoa dena gehiago ezagutzeko. 

Euskara ikastera animatuko nituzke ere Euskal Herrira etorri berri direnak. Ez dira damutuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.