Multi Abenturak, igandean, San Pedron
Eskubidean planaren bidez, San Pedroko gazteek tirolinetan, yumarretan eta soketan trebatzeko aukera izango dute igandean, 17:00etatik aurrera, frontoian.
Eskubidean planaren bidez, Pasaiako gazteek haiei begirako jarduerak antolatzen dihardute. Oraingoan, San Pedroko gazteek 12 urtetik gorako gazteei begirako Multi Abenturak izeneko jarduera antolatu dute iganderako (hilak 11). Parte hartzaileak San Pedroko frontoian elkartuko dira, 17:00etan, eta tirolinak, yumarrak eta sokak bezalako jarduerak probatu ahal izango dituzte.
