Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurresku dantzari onenen bila

Lehen hitzordua D sailekoek izango dute Legazpiko azokan larunbatean —hilak 17— 17:00etan hasita. Txapelketako nagusienak ariko dira bertan. Bigarrena, hilaren 24an, Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean, 17:00etan hasita.

Gaur aurkeztu dute Legazpin Aurresku Txapelketa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/12

Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia gipuzkoar erara jokatuko dute hilaren 17an eta 24an, Erein elkarteak, Sustrai Dantza Taldeak, antolatuta eta Errenteriako eta Legazpiko udalek, zein  Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta. Bi txanda eta bi leku aukeratu dituzte aurten ere horretarako. Lehen hitzordua D sailekoek izango dute Legazpiko azokan larunbatean —hilak 17— 17:00etan hasita. Txapelketako nagusienak ariko dira bertan, 2010-2011 urteen artean jaiotako dantzariak. Bigarrena, hilaren 24an, larunbatarekin izango da Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Hori ere, 17:00etan hasiko da, eta bertan A (2015-2017) eta B (2012-2014) kategorietako dantzariak ariko dira.

Gaur aurkeztu dute txapelketa Legazpin.

Aurten ere, 2018-2019 ikasturtean hartutako bideari jarraituta, neska eta mutilak ariko dira, bereizketarik gabe txapelketan. Ordura arte mutilentzat aurresku txapelketa eta neskentzat soinu zahar txapelketa antolatzen zituzten. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko Estibaliz Iturriak  azaldu duen moduan, “banaketa edo bereizketa bakarra, beraz, adinaren araberakoa da”.

Larunbateko Legazpiko txapelketan 13 dantzari ariko dira. Graziana eta Aurkez aurke dantzatu beharko dituzte. Irabazleak buruzagi makila eta garaikurra emango dizkiote, eta bigarrenetik seigarrenera artekoei, berriz, garaikurra. Gainontzeko dantzariek oroigarria jasoko dute. Sari bereziak ere izango dira txapelketan, eta hala, irabazlearen irakasleari oroigarria emango diote. Liga irabazleari, eta ongien sailkatutako herriko dantzariari ere, oroigarria. Azkenik, jantzi egokienari ere emango diote saria.

Epaimahaikide Jose Luis Vallejo tolosarra, Katerin Artola, eta Nahikari Vizuete lezoarra ariko dira.

Hilaren 24an A eta B kategorien txapelketa

Errenteria-Oreretan 24 dantzari ariko dira, hamabina bi kategorietan. A Kategoriakoek Puntamotz eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta B kategoriakoek berriz, Erribera eta Legazpi Zortzikoa. Sariei dagokienean, irabazleak buruzagi makila eta garaikurra emango dizkiote, eta bigarrenetik seigarrenera artekoei, berriz, garaikurra. Gainontzeko dantzariek oroigarria jasoko dute. Sari bereziak ere izango dira txapelketan, eta hala, irabazlearen irakasleari oroigarria emango diote. Liga irabazleari, eta ongien sailkatutako herriko dantzariari ere, oroigarria.

Erregulartasuna saritu asmoz, saila bakoitzeko liga irabazleak trofeoa jasoko du. A sailean Hurgo Haro lezoarra; B sailean hiru dantzariren arteko berdinketa izan da aurten: Ixone Lorenzo, eta Lur Lacasta lezoarrak, eta Nora Escudero legazpiarra.

Epaimahaiari dagokionez, Idoia Besadak (Pasaia), Maria Ferreiro (Elgoibar), eta Xabier Mendizabalek (Donostia) osatuko dute Errenteria-Oreretan jokatuko den sailena.

Txikitatik teknika lantzen

Aurresku liga antolatzen hasi ziren garaira begira jarri da Iturria, 1990. hamarkadara: “Helburu zehatz batzuk genituen. Batetik, haurrek txikitatik Gipuzkoako dantzen urratsen teknika landu eta ezagutzea, eta dantza talde nagusietara iristerakoan, bestetik, gazteek duten mailari eta esperientziatik dantza taldeak indartzea”.

Balorazioa ezin hobea egin du, “bi helburu horiek ezin hobeto lortzen ari direla uste dugu, eta horregatik jarraitzen dugu liga antolatzen. Helburuak mantendu badira ere, urte hauetan aldaketa eta berrikuntzak txertatu dituztela ere jarri du nabarmen: “Lehenik eta behin liga bateratua da orain nesken eta mutilen ligen banaketa hura gaindituta 2018-19 ikasturtetik aurrera; horrekin batera, dantzarien alderdi pedagogikoa indartzeko lanean ari gara. Horretarako txapelketa bakoitzean, aditu batek, dantzariek oinarrizko dantza pausuak nola egiten dituzten jaso dute eta txosten at egin da dantzari bakoitzeko. Informazioa dantzarien dantza irakasleen esku uzten da, zuzendu beharreko akatsak dantzariekin landu ditzaten”.

 

Parte hartuko duten dantzariak

A Saila

  1. Maier Elizondo Muñoz  (Errenteria-Orereta)
  2. Amaiur Iturbe Lopetegi (Lezo)
  3. Laia Illarreta Lopez (Legorreta)
  4. Hugo Haro Martin (Lezo)
  5.  Lucia Haro Martin (Lezo)
  6.  Irati Perez Lizarazu (Lezo)
  7.  Amira Zabaleta Carnes (Lezo)
  8.  Gorane Villa Martinez (Lezo)
  9.  Aide Maya Castaño (Errenteria-Orereta)
  10.  Elene Pikabea Revuelta (Errenteria-Orereta)
  11.  Ane Perez Lizarazu (lezo)
  12. Sara Escudero Mujika (Legazpi)

B Saila

  1. Izadi arbelaitz Oliveri (Errenteria-Orereta)
  2. June Osinalde Mendiola (Legazpi)
  3. Lur Lacasta Santesteban (Lezo)
  4. Xalbat Maya Castaño (Errenteria)
  5. Araitz Berasategi armendariz (Legazpi)
  6. Ixone Lorenzo bergara (Lezo)
  7. Nora Lafuente Arizti (Legazpi)
  8. Maddi arrastoa Arotzena (Amasa Villabona)
  9. Nere Sarasola Tejeria (Zizurkil)
  10. Nora Escudero Mujika (Legazpi)
  11. Amets Lizeaga Garcia (Lasarte Oria)
  12. Nerea  Etxeberria Etxabe (Amasa Villabona)

D Saila

  1. Intzara Gurrutxaga Olazabal (Areso)
  2. Mairi Mayi Castaño (Errenteria-Orereta)
  3. Maiana Gracia Artetxe (Errenteria-Orereta)
  4. Eider Carballo Zabalo (Legazpi)
  5. Nora Davila Arin (Zizurkil)
  6. June Aguado Peña (Amasa Villabona)
  7. Aiara Aburuza Arretxe (Aduna)
  8. Jon Alberdi Garde (Legazpi)
  9. Danel Castillo Arbona (Pasai Donibane)
  10. Julen lertxundi Martin (asteasu)
  11. Naroa del Rio Carrera (Tolosa)
  12. Onditz Esnaola Etxeberria (Lizartza)
  13. Amane Uranga Lopez (Tolosa)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.