'El amuleto de Anháläh' liburua aurkeztuko dute gaur Antxon
Alicia Alonso idazleak aurkeztuko du 9 eta 12 urte arteko gazteei begirako abenturazko liburua. Liburutegian izango da aurkezpena, 18:30ean.
Alicia Alonso gazte antxotarrak 9 eta 12 urte arteko gazteei begirako abenturazko Guardianes de Eilen trilogiaren barruko El amuleto de Anháläh liburua aurkeztuko du gaur (astelehena) Antxoko liburutegian, 18:30ean. Sarrera librea da, aretoko edukiera bete arte.
Sinopsia: Oso urrutiko lurralde eta garai batzuetan, amuleto bat zegoen: Anhaläh-en amuletoa, eta edozein desio eman ziezaiokeen berau harrapatzen zuen orori. Hori dela eta, denek eskuratu nahi zuten, mundua menderatzeko. Elentari izeneko printzesa bat bizi zen han, bizkorra eta argia, eta dena emateko prest zegoen amuletoa aurkitzeko, esku gaiztoetan eror ez zedin.
