Gazteei begirako arraun ikastaro bat egingo da ostegunean
Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean trebatzeko aukera izango dute hilaren 15ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.
Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan badian Eskubidean planaren baitan, haur eta nerabeek haiei begirako aisialdi ekintzak antolatzen dihardute, Pasaiako udal zerbitzuekin elkarlanean. Oraingoan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraun ikastaro bat egingo dute ostegunean (hilak 15) Pasaiako badian, 17:00etatik 19:00etara. Arraunean trebatzeko topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.
