Haurren jai batzordeak ostiralean egingo du lehen bilera
Oarsoirriak eta Udalak sustatuta, aurten ere, madalenetan haurrei zuzendutako ekintzak eurekin batera proposatu eta erabakiko dira.
Oarsoirriak eta Udalak sustatuta, aurten ere, madalenetan haurrei zuzendutako ekintzak eurekin batera proposatu eta erabakiko dira. Horretarako lehenengo hitzordua jarri dute, aste honetan izango da, ostiralean zehazki (hilaren 16an). Bertan, haurren egitarauaren ekintzen proposamenen bilketa egingo dute eta Txupinazo Txikiko pegatinak sortzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Lekuona Fabrikako lehenengo solairuan dagoen Plaza Berdean izango da, 17:30ean.
Bestetik, Txupinazo Txikiko pregoiaren prestaketarako hitzordua hilabete bukaeran jakinaraziko dutela azaldu dute dute.
Zalantzak argitzeko posta elektronikora mezua bidaltzeko aukera dute interesdunek (klik hemen).
