Ekitaldiz betea dator Lezoko Euskaraldia
Lezoko Euskaraldiaren herri batzordeak ekitaldiz bete du hilaren 15etik 25era arteko aroa. Txapen banaketarekin gaur hasi dira.
Herri batzordeko hainbat kide. Ostegunean, hilaren 15ean, hasiko da laugarren Euskaraldia. Nazio ikuspegia du euskararen erabilerari bultzada emateko iniziatiba erraldoiak, baina herrietan ere eragina izango du 11 eguneko aroak. Lezoko herri batzordeak ekitaldiz eta jardueraz josi du hilaren 15etik 25erako aroa. Batzordeak herriko eragileekin batera antolatu ditu horiek guztiak. Ondoko zerrendan, zer, non eta noiz.
Txapen banaketa.
- Ahobizi eta belarriprest txapen banaketa gaur hasiko da (hilak 12, astelehena). Goizez Kultura Aretoan eskura daitezke, eta arratsaldez Oroitzene AEKn. Hilaren 14 eta 15ean, berriz, Gurutz Santuaren plazan mahaia jarriko dute, 17:00etatik 18:00etara.
Hilak 14, asteazkena
- 18:15ean, ludotekan, Kuxkueragileak jarduera 4-12 adin tarteko haurrentzat.
Hilak 15, osteguna
- 19:00etan, Gurutze Santuaren plazan, hasiera ekitaldia.
Hilak 16, ostirala
- 18:30ean, triki-poteoa.
Hilak 17, larunbata
- 12:30ean, Aiton-Amonen Bordatik, kantu jira. Gainera, Karlos Saldise plazan Lezokoak elkartearen paellada egingo da, eta han banatuko dituzte Euskaparate Lehiaketaren sariak.
Hilak 20, asteartea
- 18:30ean, Gurutze Santuaren plazan, euskara ikasleei omenaldia.
Hilak 21, asteazkena
- 18:15ean, Andreone Udal Liburutegian, Txantxangorria txantxate ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberen eskutik.
Hilak 23, ostirala
- 21:30ean, Ibaiondon, kantu afaria. Txartelak Tiñelun eta Txingurrin salgai.
Hilak 25, igandea
- 09:00etan, Gurutze Santuaren plazatik, mendi irteera 11 bide, 11 txoko, 11 euskal izen izenburupean. Ondoren, bazkari autogestionatua plazan, eta Imuntzo eta Belokirekin erromeria (17:00).
