Musika eskaintza zabala Alabergako jaietan
Aurtengo festak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira. Hilaren 23an, Radio Crimen, Manolo Cabezabolo, Etsaiak Eroak eta DJ Krash. Hilaren 24an, aldiz, DJ Jesus Gil, Zilibito Records, Iratzar Erromeria eta DJ Liatu Garete.
Zilibito Records. Argazkia: Patapal0 Alaberga auzoko jaiak gainean dira. Aurtengoak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira, eta antolatzaileak buru-belarri ari dira zita prestatzen. Ohi bezala, musika protagonista izango da Alabergan, eta sustatzaileek ostiraleko eta larunbateko kontzertuak iragarri dituzte. Hilaren 23an, Radio Crimen, Manolo Cabezabolo eta Etsaiak Eroak taldeak igoko dira plazako oholtzara, 22:30etik aurrera. Haien ondoren, DJ Krashek dantzan harriko ditu auzoan bildutakoak.
Hilaren 24an, aldiz, tardeoa egongo da DJ Jesus Gilekin, 20:00etatik aurrera. Ondoren, Zilibito Records talde oiartzuarrak kontzertua eskainiko du, eta Iratzar Erromeri Taldeak auzoko plaza girotuko du. Liatu Garete DJak itxiko du gaua.
