Pirinioaurrera Urdabururekin
Hilaren 24 eta 25erako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek.
Pirinioetara bi eguneko irteera egingo du Urdaburuk uztailean. Pirinioaurrera doa Urdaburu. Hilaren 24 eta 25erako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek. Bi ibilbide egingo dituzte bertan 5 ordu eta 30 minutukoak biak. Xehetasun guztiak hemen klik eginda kontsulta daitezke.
Autobusa 07:00etan irtengo da Zumardiko geltokitik, eta ohi moduan, 07:15ean Aritzetan ere geldituko da.
Irteeran parte hartuko dutenentzat eraman beharrekoak zehaztu ditu elkarteak. Hala, eguneko motxila baino ez dute beharko txangozaleek. Larunbatean Yebra de Basako aterpean lo egingo dute eta ez dute izarik edota lo zakurik eraman behar. Gosaria ere, bertan. Afari zerbitzurik ez du aterpetxeak, baina nahi duenak bertako sukaldea erabilgarri izango duela jakinarazi dute. Beste aukera, tabernan menua afaltzea da; 18 euro inguru balio du, eta aurrez adierazi beharko da, izena emateko unean.
Irteeraren prezioa, 65 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Behin plaza konfirmatzen denean egin behar da ordainketa, eta ez aurretik.
Izena eman behar da aurretik astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta edo online galdetegia beteta (Egin klik hemen).
