Ubidetik Urkiolara Arabako ibilbidearen hogeita seigarrenean
Bizkaiko Ubide herritik abiatuta, Motxotegi gailurretik, Otxandiotik eta Olaeta auzoetatik pasata, Urkiolan bukatuko dute.
Urkiolan bukatuko dute hogeita seigarren etapa. Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hogeita seigarren etapa antolatu du hilaren 17rako. Bizkaiko Ubide herritik abiatuta, Motxotegia gailurretik, Otxandiotik eta Olaeta auzoetatik pasata, Urkiolan bukatuko dute. Ibilaldia bost ordu eta erdikoa izango da denera.
Xehetasun guztiak ikusteko klik egin hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen).
