Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Juan Mari Beltran interprete eta ikerlaria omenduko du Musikastek

Euskal Herriko sormen eta interpretazio aberastasuna balioan jartzea helburu duen Euskal Musikaren Asteak gaur aurkeztu du 53. ekitaldia. Hilaren 16tik 24ra hamar kontzertu eskainiko ditu Musikastek.

musikaste aurkeztu Otaegi, Iturbe, Leiñena, Palencia eta Arzamendi aurkezpenean gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/13

Euskal Herriko sormen eta interpretazio aberastasuna erdi-erdian jarriko du 53. aldiz Musikastek. Gaur aurkeztu du Euskal Musikaren Asteak hilaren 16tik 24ra bitartean ondu duen egitaraua, baita iragarri ere, aurtengo omendua: Juan Mari Beltran interprete eta ikerlaria. Musikari, musikologo eta irakasle hernaniarrak iazko azaroan, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria irabazi zuen.

Eresbilek eta Andra Marik elkarlanean antolatzen dute Musikaste, indarrak batuz artista garaikide eta klasikoen lana goraipatzeko, eta Pello Leiñena Eresbil Fundazioaren zuzendariak eta Arantxa Arzamendi Andra Mari Abesbatzako lehendakariak azaldu dituzte xehe egitaraura bildutakoak. Ez dira bakarrik azaldu prentsa aurrera, ondoan izan dituzte Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, eta Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari nagusia, Musikaren Astearen antolaketan ezinbesteko laguntzaile baitituzte erakunde horiek.

Ostiralean hasi eta hilaren 24ra arte zazpi jardunaldi eta hamar musika eta dantza emanaldi eskainiko ditu Musikastek Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturgunean nagusiki, baina baita Jasokundeko Andra Mariaren parrokia, eta Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian ere. Hala ere, lekuona Fabrikak garrantzi berezia izango duela azaldu du Leiñenak, bost emanaldi bertan izango baitira.

Musikasteri eskerrak eman dizkio Otaegik, “urtez urte aurtengoa bezalako programa erakargarri eta sendoa osatzeagatik. Gure herriarentzat luxua da Musikasteri esker astebetez Euskal Herriko musikaren hiria bihurtzea. Zentzu horretan gonbidapena egin herritarrei zein inguruetan bizi direnei, programa aberatsaz goza dezagun guztiok”.

Izenak ongi adierazten duen moduan musikari lotuta dago Musikaste, baian ez horretara bakarrik, dantzari ere lotuta helduko da aurten, “Errenterian hain garrantzitsua den dantzak ere presentzia izango du eta pozgarria da, gure kultur ekosistemaren adierazgarri ere badelako”, esan du alkateak. Aipamen berezia ere koruei Otaegik gaurko agerraldian, “hasiera-hasieratik presente egon diren arren eta beraien egun handia izan badute ere Euskal Musikaren Astearen barruan, aurten, alkate moduan, oso pozgarria izan da niretzat herriko koru gazteen presentzia zein indartsua den programan ikustea. Zenbateraino ote dagoen koru mundua krisian aipatu dugu agerraldi aurretik, eta badirudi errenterian behintzat jarraipena bermatua dagoela eta hori oso berri ona da musika eta sormen esparruarentzat”. 

Eskerrak berriz ere Otaegik Musikasteren antolatzaileei, herriaren biziari ekarpen oso esanguratsua egiten diotelako.

Palenciak hartu du ondoren hitza, eta adierazi du “plazer handia” dela Musikasteren edizio berri bat aurkeztu ahal izatea, “euskal musika bere aberastasun, aniztasun eta sakontasun  osoan ikusarazi, partekatu eta ospatzeko astea”. Lurraldeko kultur proiektu esanguratsuenetakoa dela Musikaste adierazi du  Kultura eta Gazteria zuzendariak, “gure musika ondarea sortu, kontserbatu, ikertu eta zabaltzen duetnen lana aitortzen duen lana da eta urtez urte gogorarazten digu euskal kultura bizirik dagoela, etengabeko bilakaeran, iraganarekin hitz egiten baina etorkizunari begira”.

Musikastek “bikaintasun artistikotik” eta “euskararekiko, memoriarekiko, hezkuntzarekiko eta sorkuntza garaikidearentzako konpromisotik egiten du”.

Musikaste Errenteria-Oreretan egitea ez dela ausazkoa ere esan du Palenciak, “udalerriak ezin hobeto erakusten du zertaz ari garen kulturalki aktiboa den lurraldeaz mintzo garenean. Ibilbide, sentsibilitate eta oinarri sendoak dituela udalerriak jarri du nabarmen, “eta horrek halako iniziatiba bertan egiteaz gain, handitzea eta sendotzea ahalbidetzen du, erreferente bilakatzeraino”.

Proiektu estrategikoa

Musikaste proiektu estrategikoa da  Iturberentzat. Hala esan du gaurko agerraldian, baita horren arrazoiak azaldu ere: “Euskal Kultur Behatokiak argitaratu du duela gutxi Euskadin urtean zehar 20.000 kultur ekintza programatzen direla. Gure ustez datu garrantzitsua da, kultur eskaintza anitza eta zabala dela erakusten duelako, baina behar ditugu erreferentziako proiektuak eta egon badaude; horietako bat da Musikaste. Dagoen talentuari bide eman behar diogu eta Musikaste bada liho edo plataforma bat erakusteko”.

Erakundeen arteko elkarlana horrelakoak bultzatzeko garaian ezinbestekoa jo du Eusko Jaurlaritzako arduradunak.

Abesbatzei ere erreferentzia egin dio Iturbek, eta jakinarazi du ildo horretan lanean ario dela Eusko Jaurlaritza, “kezkatuta gaude transmisio lanarekin. Oso garrantzitsua da eta Musikastek egiten duen apustua abesbatzen alde handia da”. Dantza ere barnebilduko duelako aurtengo edizioak pozik azaldu da Iturbe, “Musikasterekin 360 kultur eskaintza gozatu, ikusi, ikasteko aukera dago, bertan dugun talentua, sormena, artistak eta interpreteak ikusteko ere”.

Berrogeita hamahirugarren ekitaldia izango dela-eta bi irakurketa egin ditu Eusko Jaurlaritzako ordezkariak: “Kulturan ere zenbakiak garrantzitsuak dira, 53. ekitaldia izango du aurten. Egonkortasuna adierazten du, eta erakundeen artetik akordioa dagoela Musikaste proiektu estrategikoa delako, eta bestea, urtero-urtero badagoela jendea prest lan egiteko Musikaste gertatzeko”.

Arzamendik, eskerrak eman dizkio Musikasteri Andra Mari Abesbatzari parte hartzeko aukera eskaintzeagatik. Korukideak lanean buru-belarri ari direla azaldu du emanaldian aurkeztuko dituzten bi obrak prestatzen, “musika liturgikoa eta musika sinfonikoaren emanaldi bana izango ditugu. Lehenengoa igandean izango dugu eta Jasokundearen Andra Mariaren parrokian izango da Andoni Sierrak zuzenduta”.

Bigarren emanaldia, Musikasteren itxierakoa izango da eta Euskadiko Orkestrarekin batera ariko da Andra Mari.

Inaugurazio jardunaldia

Leiñenak eman du programaren berri. Ostiralean, hilak 16, egingo ditu lehen urratsak Musikastek, lekuona Fabrikan egingo duen Bizitzaren harian orkestra kontzertuarekin. Irungo Oiasso Kamerata taldeak, Errenteria-Oreretako Zariatxo Zariagaz abesbatzak, eta Marina Beheretxe biolin jotzaileak egitarau zabala eskainiko dute emanaldi horretan.

Bigarren egunerako, dantza emanaldia antolatu dute Lekuona Fabrikan, Dantzaz konpainiak Ubun-tu lana emango du Landarbaso abesbatzak lagunduta. Igandean, berriz Andra Mari Abesbatzak eta Ana Belen Garcia organistaren kontzertua  izango da Jasokundearen Andra Mariaren parrokian. Ondoren Errenteriako Udal Txistulari Bandak Mixel Labegerieri omenaldia egingo dio Niessen kulturgunean, “horretarako Amikuzeko Musika Eskolako ikasleen, Iparraldeko Kontserbatorioko ikasleen eta Peio Labegerie abeslariaren ekarpenak jasoko ditu”. 11:30ean izango da hori.

Errenteriako Musika Bandak Koldo Mitxelenako jolastoki estalian emanaldia egingo du, bestalde, 12:45ean hasita. arratsaldean, azkenik,  Kontari Landarbasok hartuko du lekukoa Amalurra izeneko musikalarekin. Lekuona Fabrikan izango da emanaldi hori 18:30ean eta Maddalen Dorronsorok zuzenduta, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea, Bizarain Ikastola, eta Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte.

Musika garaikidearen arloan, ESAS Camerata Emakume Sortzaile Artisten Sarea taldeak emanaldia eskainiko du hilaren 21ean Niessen Kulturgunean. Taldeak, Dance of change pñroiektua aurkeztuko du. Haizea Huegun eta Bea Andresen sorkuntzan musika sinfonikoak eta elektronikoak bat egiten dute.

Beltrani omenaldia

Beltran hilaren 22an omenduko dute Niessen Kulturgunean, 19:00etan. Musikari, musikologo eta irakasleak bere errepertorioarekin emanaldia eskainiko du, baita Pablo Sorozabalen Contrapas lana eta beste doinu herrikoiak interpretatu ere.

Abesbatzen Eguna hilaren 23an izango da 19:30ean Lekuona Fabrikan, eta bertara Euskal Herriko gazte abesbatzak eramango ditu Musikastek. Landarbasoko Dizdizka abesbatza (Errenteria-Orereta); Kantakai (Lekeitio); Iga (Irun); eta Euskeria (bilbo) ariko dira emanaldi horretan.

Ginga klasiko batek jarriko dio Musikasteri, Andra Mari Abesbatzak eta Euskadiko Orkestrak. Hilaren 24an izango da, Lekuona Fabrikan 19:00etan.

Kontzertu guztietarako sarreren prezioa zazpi eurokoa da, igande goizeko emanaldietarako izan ezik; horiek doakoak izango dira, baina Mixel Labegerieren kontzerturako gonbidapena eskuratu beharko da. Sarrerak salgai dira jada Eresbil Fundazioaren egoitzan, lekuona Fabrikan eta Eresbilen webgunean (klik hemen).

Musikasteren 53. ekitaldiaren egitarau osoa kontsultatzeko egin klik hemen.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.