XSakara eta Zilibito Records, maiatzeko Kuxkuxeroak
Kuxkuxeroak gazteek euskaraz bizi diren gazte erreferenteekin hitz egiteko egitasmoa da. Eskualdeko lau herrietan izango dira Xsakara eta Zilibito Records-eko musikariak.
XSakara bermeoarra ostiralean izango da Oiartzunen.XSakara Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek. Horren barruan, maiatzerako lau saio antolatu dituzte, euskarazko musikan erreferente diren bakarlari eta talde gazteekin: XSakara bizkaitarra eta Zilibito Records oiartzuarrak Oarsoaldeko gazteekin izango dira maiatzean. Oarsoaldeko Euskara Batzordea dago Kuxkuxeroak-en atzean; eskualdeko lau udalek dute bertan partaidetza.
Zehazki, XSakara Oiartzunen izango da hilaren 16an (ostiralean). Zilibito Records-eko kideak, berriz, Lezon (hilaren 16an, ostiralean), Pasaian (hilaren 30ean) eta Errenteria-Oreretan (ekainaren 6an) egingo dute euren esperientzien berri emateko solasaldia,
Orain, maiatzean, batetik, XSakara abeslari bizkaitarra izango da hilaren 16an Oiartzungo gazteekin.
“Saio horietan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan”, zehaztu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.
