Bi laborategi, proiekzioa eta solasaldia Badalaben eskutik
Badalab Hizkuntza Berrikuntza laborategiak hiru eskaintza inetresgarri antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur izango da horietako lehena, 'Literatura ez sortzailea' laborategia.
Scavangers zientzia fikzio Reign animaziozko telesailaren lehen atala estreinatuko dute Europan, euskaraz. Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak iniziatiba interesgarriak ondu ditu datozen egunetarako, hiru zehazki, eta horietako lehena gaur bertan izango da: Literatur ez sortzailea laborategia. Lantegi horretan, existitzen diren testu, irudi, argazki, elkarrizketa eta albisteak abiapuntu izanik erabat originala izatea posible dela erakutsiko dute. Horretarako literatura ez sortzailea generoak baliatzen dituen hainbat teknika ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek istorio propioak josteko. Laborategia Badalaben egoitzan izango da gaur, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara.
Hizkuntza esperimentazioa sustatzen duen laborategiak hilaren 17rako, larunbata, antolatu du bigarren jardunaldia, hori ere Badalaben egingo du 09:30etik 14:30era: usadio zaharrek, tarotak, naturak eta ludikotasunak, zer diote etorkizunaz? Laborategi izaera izango duen jardunaldian, ohitura antzestralak eta modernoak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek etorkizuna irudikatzeko. Ludikotasuna ere esploratuko dute.
Hirugarren hitzordua, hilaren 21ean jarri du Badalabek, Donostiako Aquariumean 17:30etik 20:00etara. Proiekzioa eta solasaldia izango dira egun horretan. Etorkizuneko naturaren izendegia Sacavengers Reignen, HBOren zientzia fikziozko animaziozko telesailaren lehen atala estreinatuko du laborategiak Europan, euskaraz. Saioan sortzaileetako bat, Jon Juarez izango da, baita Katixa Agirre idazlea ere, eta etorkizuna bera zein hzikunzten etorkizuna irudikatzeko zientzia fikzioak duen gaitasuna izango dute hizpide. Izan ere, emanaldiaren ostean, solasaldia izango da.
Badalabetik antolatutako ekintzetan parte hartzera deitu dute.
