Emakumeen Itzuliagatik aldaketak trafikoan eta garraio publikoan
Emakumeen Itzuliaren hirugarren etapa Errenteria-Oreretatik pasako da bi alditan igandean.
Emakumeen Itzuliaren hirugarren etapa Errenteria-Oreretatik igaroko da igandean, bi aldiz, eta hori horrela, aldaketak eragingo ditu trafikoan eta garraio publikoan. Zirkulazioari dagokionean Lartzabalgo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko Nafarroa hiribideko zatia eta azken biribilgune horrren eta Lezoko biribilgunearen artekoa itxita egongo dira ibilgailuen zirkulazioarentzat 10:20etik 12:15era.
Mozketa lasterketa erritmoaren arabera aurreratu daitekeela jakinarazi du udalak.
Erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritar guztiei ere abisua egin diete kontuan har ditzaten ordutegi horiek eta arreta handiz ibil daitezen pasabideak zeharkatzerakoan. Nafarroa hiribideko lasterketaren eremuan aparkatutako ibilgailuak eta horko garajeetan aparkatzen dituztenak ezin izango dira erabili mozketa orduetan.
Garraio publikoan berriz, Lurraldebuseko E01, E02, E03, eta E27 U7 hiri linean eragina izango du mozketak aipatu ordutegian. U7 linearen Aiako Harria, Galizia, eta Zumardia geralekuak bertan behera geldituko dira.
