Errugbilari ohien arrastoaren atzetik
1980 eta 1990 hamarkadetan errugbian aritu ziren pertsonen bila ari da Orereta Rugby taldea.
Orereta Rugby Taldea Atotxan partida baten aurretik. Errugbiaren astea egingo du Orereta Rugby taldeak ekainaren 7an, eta horri begira buru belarri ari da lanean. Astearen barruan, hastapenetako Orereta Rugby Taldearen 40 urteurrena ospatuko dute, baita garaikoak omendu ere. Hori horrela, 1980 eta 1990 hamarkadetan errugbian aritu ziren pertsonen bila ari da Orereta Rugby taldea. Orereta, Beltzak, Txerrimuño, Herri Ona, Urola, BOA edo beste talderen batean jokatutakoei haiekin harremanetan jartzeko eskatu diete.
Horretarako telefono zenbaki bat jarri du eskura Orereta Rugby taldeak, honakoa: 688 69 63 03. Posta elektronikora ere mezua bidal daiteke (klik hemen).
Errugbiaren Astearen egitarauaren barruan taldeak 1980. hamarkadan errugbian aritu ziren jokalariei aitortza eginnahi die eta horretarako, ekainaren 7an, agirren Lehendakariaren plazan antolatu duen Rugby Street topaketara gonbidatu nahi ditu. Partida ostean egingo den hirugarren denboran, Euskal Herriko Rugby Eskola Independentearen taldeetan aritu ziren jokalariak bilduko dituzte.
