Jantziaren Zentroa doan museoen Nazioarteko Egunean
Hilaren 18an, igandearekin, ate irekien eguna egingo du zentroak 11:00etatik 14:00etara eta erakusketa doan ikusteko aukera izango da.
Erakusketaren irudi bat.Jantziaren Zentroa Museon Nazioarteko Eguna izango da hilaren 18an, eta horri begira, ate irekien jardunaldia antolatu du Jantziaren Zentroak. Hori horrela, bertaratzen direnek aukera izango dute lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa iraunkorra doan ikusteko 11:00etatik 14:00etara.
Lehen solairuan M/Boda erakusketak, 16 ezkongai jantziren bidez, 1840-1988 urteen artean emakumeek ezkontzarako erabili duten jantzia, moda nola aldatu den ikusteko aukera ematen du. Bigarren solairuan, XVIII. mendetik 1950 urtera bitarte modak izan duen bilakaera ezagutzeko aukera ematen du, jatorrizko jantziak ikusita.
Erakusketa iraunkorra ikusteko azken aukera izan daitekeela jakinarazi du Jantziaren Zentroak. Izan ere, hiru aste barru, ekainaren 8an bukatuko da erakusketa. Ekainaren 28ra bitartean Kapitain etxeko lehen eta bigarren solairuak itxiko dituzte erakusketa berria prestatzeko lanak direla eta.
Jantziaren Zentroa 2017an zabaldu zuten, asteburu eta jai egunetan dago irekita, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, igande eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak ere egin daitezke baina aurrez hartu behar da ordua Errenteriako Turismo bulegoaren telefonora deituta 943 49 45 21 edo posta elektronikora mezua bidalita.
